Ikerketa baten arabera millennial-en %25ak ez du lagun bakar bat ere

Ikerketa baten arabera millennial-en %25ak ez du lagun bakar bat ere Bakardadea egungo gaitzik larrienetakoa da .Jakin da bakardadea gure osasun fisiko eta mentalarentzat kaltegarria dela, egunero tabako pakete bat erretzearen adinako kaltegarria hain justu ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-millennial-en-25ak-ez-du-lagun-bakar-bat-ere/@@download/image/millennials-centennials-reasonwhy.es_.jpg
2019/08/12

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Bakardadea egungo gaitzik larrienetakoa da .Jakin da bakardadea gure osasun fisiko eta mentalarentzat kaltegarria dela, egunero tabako pakete bat erretzearen adinako kaltegarria hain justu ere.
Ikerketa baten arabera millennial-en %25ak ez du lagun bakar bat ere

Guztiok etengabe elkarrekin online konektatuak gauden arren ikerketa batek azaleratu du millennial-ak direla egungo belaunaldirik bakartiena. Ondorio horretara iristeko 18 urtetik gorako 1.200 pertsona elkarrizketatu dira Estatu Batuetan. Elkarrizketatutako millennial-en %30ak aitortu zuen beti edo maiz sentitzen direla bakarrik.

Horrez gain, ikerketak erakutsi du millennial belaunaldiaren laurdenak ez duela pertsona ezagunik, %22ak ez duela lagun hurbilik eta %30ak ez duela lagun onenik. Inkestatzaileek diotenez zailtasunak dituzte lagunak egiteko, lotsa dela medio. Horrez gain, askoren zaletasun baten falta ere bada beste arrazoietako bat, askotan gure gustuko gauzek laguntzen baitigute antzeko gustuak dituzten pertsonak ezagutzen. Haatik, %27k dioenez ez dute lagunen beharrik.

Sare sozialek inoiz baino gehiago konektatzen bagaituzte ere Instagram edota Facebook-en sortu ditugun pertsonaiek ez dute gure bakartasuna islatzen. Ikerketa hau ez da gai izan bakardade honen oinarrian dagoen faktore nagusia identifikatzeko, baina ikusi da konexio bat dagoela sare sozialekin. Sare sozialen erabilera korrelazionatuta dago ongizatearen gutxitzearekin eta depresio zein bakardadearen igotzearekin. Azkenaldian oso ikertua izan da Instagram eta osasun mental txarraren arteko erlazioa, hainbeste ezen, egun planteatu baita da hain ezagunak diren “atsegin dut”-ak guztiz ezabatzea edo behintzat publikoaren bistatik desagertaraztea, lehiakortasuna gutxitzeko helburuarekin.

Alta, guztia ez da txarra. Gaztarotik helduarora doan garaian bakardadea gehiago azpimarratu badaiteke ere faktore ezberdinengatik, belaunaldi honek ez du etsi eta lagun berriak egiten saiatzen da. Inkestan parte hartu duten ia millennial-en erdiak adierazi du azken sei hilabetetan lagun bat egin duela lanean.

Gainera, hamarretik seik oraindik ere haurtzaroko harremanen bat mantentzen du eta %34ak oraindik ere unibertsitatean ezagututako norbaiten lagun izaten jarraitzen du. Halere, albistea oro har, etsigarria da, bakardadearen pisua geroz eta astunagoa baita. Beharbada albiste hau da behar zenuena Instagram alde batera utzi eta bizitzaz gozatzeko!