INSTAGRAM “ATSEGIN DUT” ETA BIHOTZIK GABE

INSTAGRAM “ATSEGIN DUT” ETA BIHOTZIK GABE Irudikatu al dezakezu Instagram “atsegin dut” eta bihotzik gabe? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagram-201catsegin-dut201d-eta-bihotzik-gabe/@@download/image/51.jpg
2019/05/06
albiste-laburra

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Irudikatu al dezakezu Instagram “atsegin dut” eta bihotzik gabe?
INSTAGRAM “ATSEGIN DUT” ETA BIHOTZIK GABE

Argi dago, aplikazio arrakastatsu honen funtzionamenduaren oinarria direla “like”-ak. Badirudi askotan, argitaratzen dugun edukian baino arreta gehiago jartzen dugula zenbat bihotz lortuko ote ditugun, edukiak besteen onarpena lortzeko bakarrik igoko bagenitu bezala.

Bada, dagoen presio eta lehiakortasuna gutxitzeko helburuarekin eta horrela aske eta errazago adierazi dezagun esan nahi dugun hori Instagram esperimentu bat prestatzen ari da. Esperimentua martxan jarriko balitz “atsegin dut” kopuruak ezkutatuko lirateke argazki eta bideoetatik. Ekimenaren helburua sare sozial honekiko dugun hautematea aldatzea da, arreta gehiago jar dezagun besteen edukietan eta baita igotzen dugunaren edukian eta ez soilik bihotz kopuruetan. Beraz, prestatzen ari direna aplikatzen badute norberak bakarrik ikusi ahal izango du “atsegin dut” kopurua eta gure jarraitzaileek guk argitaratutakoa soilik ikusiko lukete. Zer iruditzen zaizu? Onartuko al zenuke erronka?