Ikerketa baten arabera goizetan alarma atzeratzeak kognizioa hobetzen du eta ez du atsedena kaltetzen

Ikerketa baten arabera goizetan alarma atzeratzeak kognizioa hobetzen du eta ez du atsedena kaltetzen Journal of Sleep Research aldizkarian argitaratu da ikerketa bitxia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-goizetan-alarma-atzeratzeak-kognizioa-hobetzen-du-eta-ez-du-atsedena-kaltetzen/@@download/image/pexels-monstera-production-5331094.jpg
2024/03/19
Journal of Sleep Research aldizkarian argitaratu da ikerketa bitxia.
Ikerketa baten arabera goizetan alarma atzeratzeak kognizioa hobetzen du eta ez du atsedena kaltetzen

Ikerketa honek goizetan alarma atzeratzea ohitura txarra denaren ideia gezurtatzen du. Frogatzen duenaren arabera, alarma berriz ere abiarazteko botoia zapaltzen dutenek soilik sei minutuko loa galtzen dute eta galera horrek ez du modu esanguratsuan eragiten euren atsedenean. Gainera, ohitura honek pertsona hauen kognizioa ere hobetu omen lezake, loa etengabe etetea kaltegarria izan daitekeenaren sinesteari aurka eginez.

Tina Sundelin, ikerketaren autore nagusia, loaren ikertzailea da Stockholmeko unibertsitatean. Berak dioenaren arabera, goizetan alarma atzeratzea ez da kaltegarria eta onura kognitiboak eduki litzake. Hain da horrela, jokabide honek lo sakonetik arinera igarotzen laguntzen omen digu, esnatzea erraztuz eta eguna energia gehiagorekin hastea ahalbidetuz.

Hori bai, adituek errepikatzeko botoiaren erabilerari mugak jarri dizkiote. Baina kasu! Gehienez 20-30 minutuz atzeratzea gomendatzen dute.

Iturria: Sundelin T, Landry S, Axelsson J. ‘Is snoozing losing? Why intermittent morning alarms are used and how theyaffect sleep, cognition, cortisol, and mood’. Journal of Sleep Research (2023)