Igandean jarriko dituzte salgai Donostiako Zinemaldiko sarrerak

Kursaaleko leihatila 09:00etan zabalduko dute, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu film bakoitzeko.
Chicogrande Mexikoko filmarekin hasiko da Zinemaldia eta Gilles Paquet Brenerren Elle s'appelait Sarah pelikularekin bukatu. Julia Roberts izango da Donosita bisitatuko duen izar nagusia, antolakuntzak azken orduko ezustekoren bat ematen ez badu behintzat. Zinema jaialdia hilaren 17an hasi eta 25ean amaituko da.
Hona hemen zenbait zertzelada, sailez sail
Sail ofiziala
Etxeko alerik bada aurtengo Sail Ofizialean. Adibidez, Jose Maria de Orbe donostiarraren Aita pantailaratuko dute. Harekin batera, besteak beste, 36ko Gerran girotutako Pa Negre filma eta John Sayles beteranoaren Amigo Urrezko Maskorra etxeratzeko lehian izango dira.
Honatx, Sail Ofizialean proiektatu diren filmak.
Aita. Zuzendaria. Jose Maria Orbe
Amigo. Zuzendaria: John Sayles.
Cerro Bayo. Zuzendaria. Victoria Galardi.
Elisa K. Zuzendaria. Judith Colell eta Jordi Cadena.
Genpin. Zuzendaria: Naomi Kawase.
El gran Vazquez. Zuzendaria: Oscar Aibar.
Home for Christmas. Zuzendaria. Bent Hamer.
A Jamma/Meskita. Zuzendaria: Daouad Aoulad-Syad.
Misterios de Lisboa. Zuzendaria: Raul Ruiz.
Neds. Zuzendaria: Peter Mullan.
Pa Negre. Zuzendaria: Agusti Villaronga.
Addicted to Love. Zuzendaria: Liu Hao
Akma-reul Bo-at-da/I Saw the Devil. Zuzendaria: Kim Jee-Woon.
Satte Farben vor Schwarz/Colours in the Dark. Zuzendaria: Sophie Heldman.
Zabaltegi
Izarren Argia euskarazko filma estreinatuko dute Zuzendari Berrien sailean. Mikel Rueda bilbotar gazteak zuzendu du filma, eta Barbara Goenaga, Sara Cozar, Estibaliz Gabilondo, Klara Badiola eta Aitor Beltran aktoreek hartu dute parte. 36ko Gerran Saturrarango espetxera preso eramandako emakumeek jasandako sufrikarioa ekarri du gogora pelikulak. Zinemaldian estreinatuko badute ere, urrian iritsiko da zinema aretoetara.
Zabaltegi-Perlak sailean Sundance, Cannesen edo Venecian saritutako pelikulak ikusi ahal izango dira. Tartean izango dira Berlingo Urrezko Hartza eskuratu duen Bal (Eztia), Sundanceko Ikuslearen Saria etxeratu duen Happythankyoumoreplease eta Cannesen Gidoi Onenaren saria poltsikoratu duen US Documentary y Poetry. Baita Ricardo Darin protagonista duen Carancho filma.
Zinemira
Honako filmak estreinatuko dituzte:
Oroitzea. Txaber Larreategi eta Josu Martinez.
Amerikanuak. Nacho Reig
La plaza de la musica. Juan Miguel Gutierrez
Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen. Josu Martinez eta Txabel Larreategi.
Ttaup, Ttaup! Arraun kolpeka. Eneko Dorronsoro.
Urteko ekoizpenek ere tartea izango dute.
80 egunean. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.
Mugaldekoak. Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo.
Simplemente. Jon Andueza
Horizontes saria
Latinoamerikako 11 film lehiatuko dira. Tartean da Diego Luna aktore mexikar gazteak zuzenduriko lehen pelikula, Abel. Diego Luna ezagun egin zen duela urte batzuk, Gael Garcia Bernalekin eta Maribel Verdurekin Y tu mama tambien filmean parte hartzeagatik.
Hona hemen 11 pelikulak.
Abel. Zuzendaria: Diego Luna
A tiro de piedra: Zuzendaria: Sebastian Hiriart
Agua fria de mar. Zuzendaria: Paz Fabrega.
Lo que más quiero. Zuzendaria: Delfina Castagnino
La mirada invisible. Zuzendaria: Diego Lerman.
Norberto apenas tarde. Zuzendaria: Daniel Hendler.
Nostalgia de la luz. Zuzendaria: Patricio Guzman.
Octubre. Zuzendaria: Daniel Vega eta Diego Vera.
Por tu culpa. Zuzendaria: Anahi Berneri.
Post mortem. Zuzendaria: Pablo Larrain.
Rompecabezas. Zuzendaria: Natalia Smirnoff.
Atzera begirakoak
Don Siegel (1912-1991) zinema zuzendari estatubatuarraren aleak ekarriko dituzte gogora. Zinema beltza, western-a eta zientzia fikziozko Invasion of the body snatchers mitikoa zaguna tartean pelikulak zuzendu zituen. Haren esanetara, besteak beste, Clint Eastwood Harry zikina eta Alcatrazeko ihesa, tarteko- bera, Lee Marvin eta Henry Fonda aritu ziren, besteak beste.
Beste atzera begirakoan, dokumentalei buruzkoa izango da.
Hiru dimentsiodun pelikulak Belodromoan: Bi film izango dira aurten: Espainiako Holy Night! eta AEBetako Despicable Me, hain zuzen ere.