HUNTZA: 'Aldapan gora'

HUNTZA: 'Aldapan gora' https://www.gaztezulo.eus/albisteak/huntza-aldapan-gora/@@download/image/14918840_127881_1478090249.jpg
2016/11/02
berria
Ane Urrutikoetxea @aneurruti

‘Aldapan gora’ abestia dagoeneko irratian, tabernetan,  festetan… entzungo zenuen, baina zeinda uneko abesti alai eta martxosoenaren atzetik dagoen taldea? Ez galdu HUNTZA lagun kuadrillari egindako elkarrizketa.


Sareetan sekulako mugimendua eragin du zuen ‘Aldapan gora’abestiak; nola bizi duzue arrakasta?

Ba egia esan oraingoz behintzat lasaitasunez eta ilusio handiz,  inoiz zaleren bat kaletik kasu egitenere hasi zaigu [irriak]. Norberak eginiko lana baloratua izatea oso gauzaederra da.

 

Durangoko Azokan kaleratuko duzue ‘Ertzetatik’ disko berria;nolakoa da?

Egia esan oso zaila egiten zaigu diskoa bere horretankatalogatzea,  musika estilodesberdinak barnebiltzen baititu.

 

Nondik dator Huntza?

Unibertsitate-giroan sortu zen, Bilbon. Gure trikitilari Josunek txapelketen mundua utzi eta talde batsortzeko nahia zuen, eta hasiera batean Huiziri proposatu ondoren, Peru etaAitzol batu ziren beranduago taldera. Baxua jotzen Jon Lasarte izan genuendenboraldi batean (Aupa Jon!), baina denbora faltagatik taldea utzi eta Inharelkartu zitzaigun. Gainera, Uxue eta Josune trikiti-pandero bikote bezalaibiliak zirenez, bera ere taldera animatu zen azkenean. Taldearen izena,  Aitzoli zor diogu oso-osorik: gurelehenengo kontzerturako izena eskatu ziguten, eta gure gitarristak bere etxeaurreko pareta batean huntza ikusi eta buruan bonbilla piztu zitzaion.

 

Herri ezberdinetatik zatozte; nola batu zineten? Non entseatzenduzue?

Unibertsitate-girotik sortzeak eragina izan du gure izaeran. Herridesberdinetatik gatoz, bakoitza mundu batetik. Aniztasun hau taldearenezaugarrietako bat da eta oso positiboa iruditzen zaigu. Entsegu lokalaridagokionez,  Ataunen entseatzen arigara udaletxeak herriko taldeentzat daukan lokalean. Goierriko kapitalean erososentitzen gara.

 

Nola konposatzen dituzue abestiak?

Normalean, gure trikitilariak (Josunek) ekartzen ditu entseguetarakantu berrien zirriborroak, eta gero, pixkanaka forma ematen joaten gara denenartean.

 

Trikitixaprotagonista duzue taldean, ezin saihestu burura etortzea Alaitz eta Maider,Maixa ta Ixiar… zer deritzozue haien estiloaz? Nolakoa da zuena?

Askok alderatu izan gaituzte horrelako taldeekin, eta neurri bateannormala da; beraiek dira agian estilo aldetik gertuen dauzkagunak. Hala ere,estilo horrek ez gaitu guztiz konbentzitzen: trikitixak duen nagusitasunagatikagian, "tradizionalegia" egiten zaigulako… Naturaltasunez jotzea eta jokatzeaoso garrantzitsua da,  eta agianhori da batzuetan disko eta kontzertuetan falta dena,  freskotasun hori. Gure estiloa zehaztu behar bagenu agianhoriek lirateke hitz egokienak, baina azken hitza beti ikusle eta entzuleekdaukate, dudarik gabe.

 

Gerriaastintzeko abesti alaia sortu duzue; halakoa al da Huntza?  

Bai, nahiz eta doinu lasaiak ere baditugun, orokorrean doinu alaiaknabarmentzen dira diskoan. Oso giro ona dugu geure artean, eta hori guremusikan islatzen dela esan dezakegu. Gure instrumentuei pertsonalitatea ematensaiatu gara eta hala sortu ditugu abestiak.

 

Taldekide gazteek osatzen duzue Huntza; zaila izan al da lehenpausoak ematea?

Ez ditugu herri berdineko taldekideak izateak dakartzan erraztasunakizan, baina hala ere, nahiko ondo konpondu garela esan dezakegu. Gogo askorekinekin diogu proiektu honi, eta zailtasunak zailtasun, talde egonkor eta txukunbat aurrera atera dugulakoan gaude. Musika munduari dagokionez,  taldekide bakoitzak taldea sortuaurretik egin dituen kontaktuei esker lortu dugu lehen pausoak ematea. Gainera,gure bidea eraikitzerako orduan beti ondoan izan ditugu lagun eta senideak;haien babesa ezinbestekoa izan da.

 

Kontzertuak eman dituzue udan; nondik, nolako esperientzia izan da?

Udan topera ibili gara. Gipuzkoa alde batetik bestera zeharkatu dugueta pare bat eskapada ere izan ditugu Nafarroara eta Bizkaira. Esperientziabikaina izan da,  asko disfrutatzendugu kontzertuetan eta taldean dugun giroa ere apartekoa da. Hainbeste denboraelkarrekin igarota anekdota ugari bildu ditugu uda osoan zehar, baina ezinguztiak hemen kontatu kar-kar.



 

‘Aldapan gora’ abestian kaleak eta mendiak parez pare jarridituzue; zuek zer nahiago, kalea ala mendia?

Ez da erraza galdera honi erantzutea, bietatik behar dugula iruditzenzaigu eta. Mendien xarma ezin du inork ukatu, baina ezta ere kalera jaistekotentazioa. 



 

Gaztean entzun genuen lehen aldiz abestia, eta ondoren Youtuben;zer moduz konpontzen zarete sare sozialekin?

Esan beharra dago ez garela oso abilak sare sozialetan. Guremusika,  gustuko dutenenganagerturatzeko erabiltzen saiatzen gara, gehiegi konplikatu gabe [irriak]. Hurrengo kontzertuen berri eman eta gurenondik norakoak partekatzen ditugu.    

 

Euskal Herriko musika panorama nola bizi duzue?

Gaur egun Euskal Herriko panorama musikala inoiz baino anitzagoadela  esango genuke, eta nola ez,hau seinale hona dugu. Bila jarrita, giro zein estilo ezberdinetako taldeakaurki ditzazkezu gure mugetatik irten gabe. Gure erreferenteei buruzberriz,  orainarte behintzatazpimarratzeko moduko erreferenterik gabe joan gara aurrerantz. Nahiz etataldearen barruan bakoitzak musika oso ezberdina entzuten dugun, orokorreangustuz egindako musika gustatzen zaigu, denetik edan dugula esan liteke.

 

Durangora arte ez dugu zuen diskoa ikusterik izango, baina nolakoada? Ze plan dituzue kaleratu eta ondoren?

Disko alaia dela uste dugu, festa-girokoa, dantzatzeko eta ondopasatzeko disko bat. Guk asko gozatzen dugu gure musikarekin, eta horitransmititzen saiatu gara. Kantu lasaiagoren bat ere badago,  gehiegikeriak ez baitira inoiz onak…Baina orokorrean abesti alaiak dira, gogoratzeko errazak, parrandarakomodukoak. Diskoa kaleratu ondoren ere, gure asmoa lehengoarekin jarraitzea da,herriz-herri kontzertuak ematen ibiltzea, alegia. Asko gozatzen dugukontzertuetan, bai, baina bereziki izugarria da batzuetan jendeak gure abestiakezagutu eta kantatzen dituela ikustea. Diskoari esker hori lortzen badugu,  gu pozik!