Hostel 2 **

Hostel 2 ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hostel-2/@@download/image/75-p68.Hostel2.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Eli Roth. Aktoreak: Lauren German, Bijou Phillips, Heather Matarazzo, Jay Hernandez. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2007. Iraupena:  93 minutu. 
75.zenbakia
Hostel 2 **
Kultuko zinemagile bihurtu zuen Hostel pelikulak Eli Roth. Beldurrezko zinema garaikidearen ikono berria, alegia. Quentin Tarantino ekoizlearen babesik gabe nekez uler daiteke bere arrakasta, ordea. Dena dela, film hura irudimena, suspensea eta odola ezin hobeto uztartzen zituen beldurrezko ekoizpen txukuna zela aitortu behar dugu. Fresko-freskoa. Oso bestelakoa da Hostel 2, egiazki. Istorioa bertsua da. Kasu honetan, baina, Eslovakiako herri galdu bateko ostatu ilunera asteburua pasatzera doazen hiru neska estatubatuar dira protagonista. Oharkabe, odolzale makur batzuen biktima bihurtuko dira. Tamalez, oraingoan Eli Roth gainbaloratua autoplagioan hondoratzen da ezusterik eta distirarik gabeko film gore arrunt honetan.