Horrela lortu du Danimarkak plastikorik gabe bizitzea

Horrela lortu du Danimarkak plastikorik gabe bizitzea Urtean lau plastiko poltsa erabiltzen dituzte biztanleko; eta zuk, zenbat? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/horrela-lortu-du-danimarkak-plastiko-gabe-bizitzea/@@download/image/DenmarkCopenhagen_Hero01.jpg
2018/06/25
berria
Urtean lau plastiko poltsa erabiltzen dituzte biztanleko; eta zuk, zenbat?
Horrela lortu du Danimarkak plastikorik gabe bizitzea

Danimarka izan zen plastiko poltsengatik kobratzen hasi zen lehen herrialdea 1993an. Erabat kontzientziatu dira plastikoen erabileraren inguruan, eta urtean ez dituzte lau poltsa baino gehiago erabiltzen. Baina daniarrentzat, ez da nahikoa; plastikoaren erabilera gutxitzen jarraitu nahi dute, eta horregatik neurri berriak probatzen hasi dira.

 

 

Danimarkan diru bat atera dezakezu erabilitako ontziak bueltatzen badituzu; litroko hamar botila eta litro erdiko beste hamar bueltatuta sei eurotxo eramango dituzu sakelara. Antzeko zerbait probatuko dute plastikozko poltsekin; egun 40 zentimo inguru kobratzen dizute plastikozko poltsa eskatzeagatik, eta sistema berriarekin, dirutxo bat emango dizute poltsak bueltatzeagatik.

 

 

Herrialdean zero plastikora iritsi nahi dutela argi dute; egun arraroa da haientzat plastikozko poltsak erabiltzea, eta oraindik gutxiago erabilera bakarrekoak. Hemen halako sistema batek arrakasta izango lukeela uste duzue?