Teknologiaren erabilera sortzailea Hong Kong-eko protesten antolakuntzan

Teknologiaren erabilera sortzailea Hong Kong-eko protesten antolakuntzan Doako Uber bidaiak, Tinder-en polizia non dagoen adierazten duten mapa eguneratuak, kontzentrazio lekuak Pokemon Go-ren bidez abisatuak... Hong Kong-eko manifestariek eskura duten edozein aplikazio erabiltzen duten euren eskubideen alde borrokatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hong-kong-eko-protesten-antolakuntzan-teknologiaren-erabilera-sortzailea/@@download/image/June9protestTreefong01.jpg
2019/08/20

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Doako Uber bidaiak, Tinder-en polizia non dagoen adierazten duten mapa eguneratuak, kontzentrazio lekuak Pokemon Go-ren bidez abisatuak... Hong Kong-eko manifestariek eskura duten edozein aplikazio erabiltzen duten euren eskubideen alde borrokatzeko.
Teknologiaren erabilera sortzailea Hong Kong-eko protesten antolakuntzan

Txinako Hong Kong hiria krisi politiko konplexu batean sartuta dago. Jada baliogabetua dagoen lege baten protestarekin hasi zena apurka apurka eboluzionatzen joan da eta egun, demokrazia gehiagogatik dabiltza protestan hiritarrak.

Manifestarien ekintzak antolatuak izan dira eta baketsuak. Protestak komunikabide ugariren titularretara iritsi dira erlauntza batek bezala funtzionatzen duelako. Manifestari bakoitzak bere zereginak eta funtzioak erabat zehaztuak ditu, autogestio eredu bikaina utziz munduari.

Ekainetik autoritateak 500 manifestari baino gehiago atxilotu ditu. Atxiloketak gerta ez daitezen eta ez ditzaten identifikatu manifestariak laser izpiak zaintza kameretara eta prentsaren kamaretara apuntatzen hasi dira. Horretaz gain, horniketa kateak sortu dituzte (lehen larrialdietarako tresnekin, gas maskarekin eta ur botilekin). Aste honetan bertan, 5.000 manifestarik Hong Kong-eko aireportua geldiarazi dute ordu batzuz eserialdi masibo baten bidez. Ekintza hau gobernuak “terrorismo” bezala kalifikatu du.

“Ezin dituzte denak harrapatu”
Gobernuaren errepresioagatik manifestariek eskura dituzten tresna guztiak erabili beharrean aurkitu dira euren herrialdeko baldintzak aldatzeko helburuarekin. Askok “harrapatu guztiak!” Pokemon-en lelo ezaguna hiritarrek duten botere kolektiboa islatzeko erabili dute; poliziarentzat ez baita erraza guztiak harrapatzea, ez baitira talde antolatu bat. Poliziak norbait harrapatzean talde bat harrapatu dezake, baina ezin ditu guztiak atxilotu. Hortik dator manifestarien artean zabaldu den lelo eraldatua: “Ezin dituzte guztiak harrapatu.”

Zein da protesta hauen etorkizuna?
Hong Kong irlako gobernuak ez du begi onez ikusten hauteskunde libreago batzuen ideia eta horregatik 2014ko Aterkien Iraultzatik ehunaka manifestari atxilotu ditu.

Ordutik jendeak ez du protesten aldeko jarrera horren errez adierazten, baina protestetara hurbiltzen diren manifestarien kopurua egunetik egunera handiagoa da. Jakin gabe denek dakite poliziak zaintza digitala erabiltzen duela hiritarrak identifikatu eta atxilotzeko, horregatik ezinbestekoa bihurtu da antolakuntza deszentralizatua mugimenduaren helburuak ez kaltetzeko.

Premiazkoa da mugikor aplikazioetako erabiltzaileek besteei polizia non dagoen nolabait abisatzea protesta guneetara iritsi daitezen edo bertatik ihes egiteko eta horretarako Tinder erabiltzen hasi dira. Horretaz gain, Uber gidariek manifestariak “ebakuatzen” laguntzen dute polizia gehiegizkoa denean. Momentu horietan erabiltzaileen mapetan auto kontzentrazio izugarri bat irudikatzen da, horrela, manifestariek badakite bertara joan ez gero etxera doan eramango dituen autoa zain izango dutela.

Protestetarako kontzentrazio orduak Pokemon GO jokoarekin sinkronizatzen dituzte. Joko honetan erabiltzaileek leku eta ordu zehatzetan dauden izakiak "harrapatzen" dituzten eta horrela zehazten diztuzte manifestaziorako ordu eta lekuak. Horrez gain, Lihkg animeari buruzko web gunean foroak sortzen dituzte edozein gairen inguruan hitz egiteko. Guzti honen ondorioz, hiritarrak Telegramen aditu bihurtu dira eta AirDop-etik datuak elkarbanatzen ikasi behar izan dute. Nork esan du teknologia kaltegarria dela? Irudimena askatasunaren aldeko borrokan.