Honelako itxura dute Harry Potterreko pertsonaiek Adimen Artifizialarentzat

Honelako itxura dute Harry Potterreko pertsonaiek Adimen Artifizialarentzat Artista batek, adimen artifizialaren laguntzarekin, Harry Potterren liburuetako deskribapenetan oinarrituta pertsonaien erretratuak sortu ditu. Batzuk pelikuletan agertzen direnen antzekoak dira, beste batzuetan badaude zenbait ezberdintasun. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/honela-dira-harry-potterreko-pertsonaiak-adimen-artifizialarentzat/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-05-25 a las 11.16.21.png
2022/05/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Artista batek, adimen artifizialaren laguntzarekin, Harry Potterren liburuetako deskribapenetan oinarrituta pertsonaien erretratuak sortu ditu. Batzuk pelikuletan agertzen direnen antzekoak dira, beste batzuetan badaude zenbait ezberdintasun.
Honelako itxura dute Harry Potterreko pertsonaiek Adimen Artifizialarentzat

Artista sare sozialetan @msbananaanna bezala aurkezten da. Berak, mundu magiko ezagunenaren pertsonaia literarioak irudi bilakatu ditu Adimen Artifizialaren laguntzarekin, hain justu Artbreeder plataformaren laguntzarekin. 

"Beti pentsatu izan dut Emma Watson ederregia zela. Izan ere, liburuan sekula ez da deskribatu Hermione erakargarri moduan", adierazi du sortzaileak elkarrizketa batean. 

Argi dagoena da, Harry Potterren zinema saga azken hamarkadetako ezagunenetako bat bilakatu dela. Ez bakarrik J. K. Rowling en liburuen ikus-entzunezko egokitzapenek mundu liluragarrira garamatzalako bakarrik, baita aktore-zerrenda ikusleekin batera hazi delako ere, 2001. urtean, lehenengo pelikula estreinatu zenetik.

Buzzfeed atariari emandako elkarrizketa batean artista bisualak esperimentu honen nondik norakoak azaldu zituen. "Hastapenenetan Hermione pertsonaiaren irudi sinpleago bat sortzea zen nire helburua" azaldu du. Emaitza ikusi ondoren ordea, hainbat pertsonaia erretratatzea erabaki zuen. Horien artean daude albiste honetan ikusi ditzakezun Harry Potter bera, Draco Malfoy, Lord Voldemort edota Severus Snape. Esteka honetan aurki ditzakezu artistak sortutako ilustrazio guztiak. 

Harry Potter


Draco Malfoy


Hermione Granger


Severus Snape


Lord Voldemort