Homo Sapiens, Homo Walkman

lehen Walkmana duela 30 urte sortu zuten. Bai, ondo irakurri duzue: 30. Zer uste zenuten bada, Inken inperioaren garaikoa zela? Zatozte gurekin 80ko hamarkadan musika kontsumoa irauli zuen gailuari hautsa kentzera.
30 urte barru haize egokitua duten oinetakoak erabiliko ditugu. Pausoaren abiadura zehazteko sistemak ere izango dituzte. Ez duzu sinesten? 1979an ere nork uste zuen 30 urteren buruan pospolo kutxa moduko batean 5.000 abesti entzuteko eta filmak ikusteko modua izango zenik? Eta hala izan da! Hortaz, nor ausartuko da oinetakoena ezinezkoa dela esaten? Teknologiaren garapena hain doa azkar, formatu berri batera ohitzerako beste bat sortzen dutela. Gero eta azkarrago, gainera. Mp3, Mp4, DVIDX, Mpg askori ez zaio erraza hizki zopa horretan aukera egokia egitea.
Iraultza mugikorra
Japoniarrek asmatu zuten walkmana, ezin bestela izan. Sony etxeak 1979ko uztailaren 1ean eman zuen ezagutzera belarritan entzungailu eramangarriak jarrita musikaz edonon gozatzeko aukera eman zuen gailua. Sonyk bidea ireki eta gutxira, enpresa denek lehiari ekin zioten, gailu onenak nork ekoitzi eta irakitear zen merkatua bereganatzeko.
Biniloa bazterrera
Walkmanak hankaz gora jarri zuen binilo erreproduzitzaileen merkatua, urtetako hegemoniaren gainbehera eraginez. Kasetea, merkeagoa ez ezik, praktikoagoa zen eta erraz grabatu zitekeen. Musika jendartean lehen ez bezala zabaldu zen; ordura arte abestiak irratietan besterik entzun ez zitzaketen milioika lagunei beste aukera bat emanez.
80ko hamarkadako ikonoetako bat bilakatu zen, eta mota guztietako gailuak merkaturatu ziren kasetearen erabilpena maila gorenera igoz. Eta horrela mantendu zen urte batzuetan, 90eko hamarkadaren erdi aldera CDaren etorrerak kasetearen eta walkmanaren gainbehera ekarri zuen arte. Discmana izan zen 90eko hamarkadan nagusi. Denbora tarte horretan MiniDisca bezalako produktuak jaio ziren, CDaren eta kasetearen alternatiba gisa, baina ibilbide motza izan zuten. Gerora etorri dira Mp3 eta gisakoak, eta ondorioz, CDari ere agur esan diogu.