Hitz gurutzatuetan, iaioenetan iaioenak

Hitz gurutzatuetan, iaioenetan iaioenak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hitz-gurutzatuetan-iaioenetan-iaioenak/@@download/image/201011248953KARTELA_2010.jpg
2012/12/13
berria
35 lagunek parte hartuko dute larunbatean Irunen Luma aldizkariak antolatutako IV. Hitz Gurutzatuen Txapelketan. Inoiz baino lehiakide gehiago ariko dira.

Lehen fasean (10:30ean), 15 parte hartzaile kanpoan geratuko dira eta 20k finalerdietara  aurrera egingo dute (11:45ean hasiko dira finalerdiak). Bi ariketa horietan lehiakideek harkatzez beteko dituzte antolatzaileek prestatutako hitz gurutzatuak. Finalean (13:00etan), lau onenak ariko dira nor baino nor, jendaurrean eta arbeltxo modukoetan. Jarraian, bazkaria eta sari banaketaren txanda izango da eta bukatzeko bertsolariak, trikitilariak eta kantu saioa izango da. Lehen lau sailkatuek 300, 200, 100 eta 50 euroko diru sariak etxeratuko dituzte, hurrenez hurren.

"Hizkuntza sakon ezagutzeaz gain, zentzua, gogo ernea eta mundutasunak eskatzen duen erudizio puntua erakutsi beharra dago hemen, hau ez baita sinonimo lehiaketa hutsa", azaldu dute Lumako kideek.

Lehen urtean, 2007an, Txiki Ollora gasteiztarrak irabazi zuen eta ondorengo bi urteetan, Txipi Ormaetxea arrasatearrak.