Hegaldi motzak debekatzeko ekimen ekologikoak

Suzanne Köger, alderdi ekologistako parlamentari holandarrak, Amsterdam-Bruselas ibilbidea ezabatzeko proposamena egin du. Hegazkinak bi hiriak batzen ditu 45 minututan, aldiz trenez ordubete eta 50 minutu behar dira ibilbide berdina egiteko.
Bidaia motz hori hegazkinez egiten den bakoitzean 48 kilo CO2 jaurtitzen ditu atmosferara, trenez egiten denean baino gehiago. Gauza da askotan, hegazkin tarifak trenekoak baino merkeagoak izaten direla. Horregatik, honen harira, treneko prezioak jaisteko eta hiritarrak burutzen duen esfortzu ekonomikoa konpentsatzeko online eskaera bat jarri da. Kanpaina #meertreinenminderviliegen moduan iragartzen da, hau da, tren gehiago, hegaldi gutxiago.
Frantzian jada antzeko ekimen bat bultzatzen da ezker alderdiko François Ruffin diputatua buru duela. Oposizioan dagoen bere partiduak Paris-Marsella bezalako ibilbideak ezbaian jartzen ditu. Herrialdeko hiririk jendetsuenak ordubete eta 20 minutuko hegazkin bidaia batez lotuta daude.
Mundu mailan #IstayOnTheGround (lurrean gelditzen naiz) etiketa bultzatu du Greta Thunberg-ek eta geroz eta aldeko gehiago ditu. Trena izango al da etorkizuneko garraio jasangarria?