Honakoak dira zinema aretoek ezarri beharko dituzten segurtasun eta higiene-neurriak

Zinea.eus atariak eman zuen albistea, "Ekainaren 22an irekiko dituzte Ipar Euskal Herriko zinema aretoak", bertan azaldu zuten "finkatutako data kontuan izanda, filmen estreinaldien egutegia berrantolatu dute, eta aretoek osasun-neurri zorrotzak bete beharko dituzte. Besteak beste, edukieraren erdia baimenduko dute, eta eserleku bateko distantzia mantendu beharko da ikus-entzuleen artean."
Hego Euskal Herriko aretoen egoerari dagokionez ordea, ekainaren 26a ezarri zen itzulera data modura eta gaur arte ez ditugu ezagutu ezarri beharko dituzten segurtasun eta higiene-neurri zehatzak:
Edukiera mugatua.
Zinema-aretoen jarduera berriz hasi ahal izango da, baldin eta aurrez esleitutako eserlekuak badituzte eta II. fasean baimendutako edukieraren herena gainditzen ez bada. III. fasean, aurrez esleitutako besaulkiak ere eduki beharko dira, eta ezin izango da baimendutako edukieraren erdia baino gehiago izan.
Ilarak.
Ilaretan, ikusleen sarrera-irteeretan ezarritako segurtasun-distantzia bermatuko da, baita aglomerazioak kontrolatzeko sistemak ezartzea ere, 50 hamar pertsona baino gehiago biltzen direnean.
Sarbidea.
Aretorako sarbidean, zoruan urruntasun-markak ezarriko dira, eta ateak behar besteko aurrerapenarekin irekiko dira, sarbide mailakatua ahalbidetzeko. Sartzeko ordu-tarte egokiak ezarri beharko dira. Ez da paperezko aldizkaririk, programarik edo bestelako dokumentaziorik emango, eta emanaldia amaitzean publikoa era mailakatuan aterako da, pertsonen arteko distantzia bermatuz.
Segurtasun-distantzia.
Ikusleak eserita egotea eta osasun-agintariek ezarritako segurtasun-tartea mantentzea bermatuko da beti. Hala ere, bizikideak elkartzea erraztuko da, gainerako ikusleekiko segurtasun-distantzia egokiari eutsiz. Bide batez, ahal den neurria eta segurtasun-distantzia ez errespetatzea dakarrenean, ilaretatik pertsonak pasatzea saihestuko da.
Sarreren salmenta.
Online edo telefono bidez saltzea lehenetsiko da. Erosketa leihatilan egin behar bada, txartelarekin edo gailuen artean kontaktu fisikorik ez duten beste bitarteko batzuekin ordaintzea sustatuko da, eta, ahal den neurrian, eskudirua erabiltzea saihestuko da. Erabilera bakoitzaren ondoren garbitu eta desinfektatuko da datafonoa, baita TPVA ere, erabiltzen duen langilea aldatzen den bakoitzean.
Zerbitzu osagarriak.
Alde batetik, debekatuta egongo da jantzizaindegi-zerbitzua eta kontsigna-zerbitzua ematea. Eta, bestalde, krispeta-dendetan, kartak erabiltzea saihestuko da, autozerbitzuko produktuak ezabatuko dira. Ez da inola ere barrako autozerbitzua onartuko, baina zerbitzu askeko produktuak eskaini ahal izango dira, produktu freskoak zein aurretik egindakoak, bezeroen erabilera askerako, betiere babes-pantailaz lagundua bada.
Gainera, gida gisa, ICAAk Espainiako Zinemen Federazioak (FECE) egindako "zinema-aretoetan irekitzeko protokolo sanitarioa" partekatu du. Dokumentu ez lotesle bat, GSINen oniritzia duena eta hemen kontsulta dezakezuna