Harriak begietan

Ongi irakurri duzu. Zhang Rong delako modelo txinatarrari giltzurrunean agertu ohi diren harrien antzekoak aurkitu dizkiote medikuek begietan. Antza, egunero-egunero ematen duen makillajeak eragin dizkio. Ordu erdi behar izaten omen du aurpegia atontzeko ondoriozta dezakegu, beraz, azalari ezartzen dion makillaje geruza ez dela apala eta gero, gainera, ez omen ditu begiak behar bezala garbitzen. Apurka-apurka pilatu zaio zikinkeria begietan, eta harri bihurtu. Batek baino gehiagok egin dezala kontu!