Gurasoen etxetik independizatu eta ingurugiroaz kezkatzen direnentzako gida

Gurasoen etxetik independizatu eta ingurugiroaz kezkatzen direnentzako gida Telazko poltsak erabiltzea eta birziklatzea ondo dago, baina ba al dakizu etxean kontusmitzen duzun energia aurrezten? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gurasoen-etxetik-independizatu-eta-ingurugiroaz-kezkatzen-direnentzako-gida/@@download/image/iStock-637505068-e1516820864907-1024x645.jpg
2019/09/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Telazko poltsak erabiltzea eta birziklatzea ondo dago, baina ba al dakizu etxean kontusmitzen duzun energia aurrezten?
Gurasoen etxetik independizatu eta ingurugiroaz kezkatzen direnentzako gida

Haurtzaroko habi goxoa atzean utzi eta lehendabizikoz alokairu bat ordaintzen hastea une zirraragarria da. Aurtengo ikasturte berriarekin, ikasle askok lehenbizikoz porbatu dute independentzia hori; ardura berriak bereganatu eta norbere burua zaintzen ikasteko garaia da. Fakturak ordaindu, etxeaz arduratu, erosketak egiteko ados jarri... asko dira kontutan hartu behar diren gauzak, eta noski, ingurugiroa errespetatzea ere horietako bat izan daiteke. 

Azken asteko mobilizazioek argi utzi duten moduan, geroz eta gehiago dira ingurugiroaz kezkaturik dauden gazteak. Hala, erosketarako telazko poltsak erabiliko dituzte, ahalik eta plasiko gutxien erabili, etxean LED bonbilak ipini... baina badira ingurugiroa babesteko beste hainbat bide. Ezagutzen dituzue?

1. ERRADIADOREAK: Etxe bat alokatzeko garaian, kontutan izan erradiadoreak non kokatuta dauden eta zein egoeratan dauden. Erradiadoreak zuzen jarrita eta baldintza egokietan egotea garrantzitsua da energia aurrezteko garaian; ez dute aurrean objekturik eduki behar, aireak gelan barreiatzeko trabarik izan ez dezan. 

2. LEIHOAK : Leiho onak izateak energia aurrezteko gakoa izan daiteke. Betiko egurrezko leihoak uste baino hobeak dira; lana ematen dute, baina beroa mantentzeko gai dira. Leiho txarrak badituzue, saiatu islatzeko laminak kortinetan jartzen.

3. TENPERATURA: Etxeko gastu handiena tenperatura mantentzera bideratzen da, baina kontuz! Nahikoa da neguan 18-21 gradutan mantentzearekin, ez dugu zertan Karibeko irla batean gaudela simulatu behar. Horrez gain, etxea hutsik dagoenean 5 gradu inguru jaitsiko bada, hobe berogailua piztuta uztea. 

 

4. KONTSUMOA: Alokairu berri batean sartzerakoan, ez dakigu zehazki zenbateko kostua izango duen etxeko energia kontsumoak. Hona truku bat; etxearen jabeari aurreko hiletako fakturak eskatu. Hala, aurreko erabiltzaileek gastatu zutena ezagutuko duzu.

5. KONTSUMO IKUSEZINA: Orain arte kontrolatzen dugun kontsumoaz mintzatu gara, baina zer egin ahazten dugun kontsumo ikusezinaz? Adibidez, egun osoa etxetik kanpo igarotzen badugu, zergatik ez routerra itzali? Argitxodun aparatuak etengabeko gastu txikia eragiten du. Berdin piztuta uzten dugun beste edozein gailurekin. Eta hozkailua? Bertako tenperatura kontrolatzea gomendatzea, eta ez hutsik ez erabat beteta mantentzea.