Guizako piramide handian sartu zintezke etxetik atera gabe

Guizako piramide handian sartu zintezke etxetik atera gabe 3D berregite bati esker piramide barruak bisitatu litezke eta sekulako esperientzia da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/guizako-piramide-handian-sartu-zintezke-etxetik-atera-gabe/@@download/image/1366_2000.jpeg
2022/11/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

3D berregite bati esker piramide barruak bisitatu litezke eta sekulako esperientzia da.
Guizako piramide handian sartu zintezke etxetik atera gabe

Egiptoar faraoiek euren hurrengo bizitzan Jainko bihurtzeko nahia zuten. Horregatik piramide itxurako tenplu eta hilobiak eraiki zituzten, balio handiko objektuz hornituak. Bada orain, modu digitalean bisitatu ahal dira. 

Guizako mesetan, Kairo hiriburutik 18 kilometrotara piramideek turista ugari erakartzen dituzte urtero. Ez da gutxiagorako, Egiptoko monumenturik garrantzitsuenak izateaz gain, munduko zaharrenak ere badira eta.

Hilobi-eraikin hauek hainbat faraoi dinastiaren agindupean eraiki ziren. Bertan momifikatzen ziren faraoiak hil ondoren, euren objektu preziatuenekin batera. Euren azken bidaian Jainko bihurtzea zuten helburu. 
Eraikin hauen data zehatza ez da ezagutzen. Estimazioen arabera K. a. 2500. urtean hasi ziren eraikitze lanak eta oraindik, ingeniarientzat hainbat enigma ezkutatzen ditu. Hain da horrela, egungo zientzialari askok, oraindik ez dakite zenbait egitura nola altxa zituzten antzinako garai haietan.
 
Orain, Mused plataformak proiektu teknologiko interesgarri bat aurkeztu du. Bere bitartez, Interneteko erabiltzaileak Guizako piramideak bisitatu ditzake 3Dan egindako irudien bitartez. Bidaia zoragarria da, doakoa eta etxetik mugitu gabe egin liteke. Piramidean bisitatu litekeen guztia eskaneatua izan da ondoren 3D formatuan aurkezteko. 

Irudiak gainera 360 gradukoak dira eta piramide barrutik ibiltzeko aukera dago, nahi den aldetara joz. 
Mused liburuzain digitalek sortutako plataforma da eta museo eta liburutegien ikuspegi berri bat zabaldu nahi du. Pandemian, galeria eta leku turistiko askok itxi beharra izan zuten eta orduan hasi ziren ibilbide birtualak sortzen. Guizako piramideez gain Luxor tenplua edo Meresankh III. ren hilobia era bisitatu litezke.