Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Little bird'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Little bird' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-little-bird/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-05-28 165725.png
2025/05/29
Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Little bird'

‘LITTLE BIRD’  ⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Zoe Leigh Hopkins eta Elle-Máijá Tailfeathers
6 atal / Filmin

Kanadako haur indigenen merkatu beltzaren gaia jorratzen du Little Bird telesailak; gazte indigena askoren haurtxoak familia zuriei “adopzio” behartuan ematen zizkieten. Ekoizpenak Bezhig Little Bird izeneko neskatxaren istorioa jorratuko du: bost urte zituela, Long Pine Erreserbako bere etxetik lapurtu eta Montrealeko familia judu batek adoptatu zuen. Serieak publikoa hunkitzeko ahalmena du, baina xantaia emozionalik egin gabe. Identitatea, trauma eta galera aztertuko dira, baina telesailak ez du manikeismora jotzen. Egitura kolonialen barruan bizi diren arren, nortasuna berreraikitzeko borrokan jarraitzen duten pertsonaiak aurkeztuko ditu. Ez da mina eta sufrimendua erakustera mugatuko, erresistentzia eta erresilientzia nabarmenduko dira bereziki. Telesaila ez da soilik Kanadako testuingururako garrantzitsua: mundu osoan kolonizazioak eragindako zauriei buruzko hausnarketa egiteko ere baliagarria da.

Onena: Guztiz ezezaguna den gaia.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Coming Home (Wanna Icipus Kupi eta Erica Marie Daniels, 2023).