Gpuntua hasi da berotzen

Asteburu honetan hasita 48 bertsolari habiatu dira abenduaren 18an Donostiako Illunben jokatuko den Gipuzkoako txapelketako finalerako zortzi bidaia-txartelen bila. Hamabost bertso saio eta bertsorgasmo bat baino gehiago izango da bidean.
Udako geldialdiaren ostean, uda aurretik jokatu zen lehen fasea, final-zortzirenei ekingo zaie asteburu honetan Andoain eta Azkoitiako saioekin. Larunbatean Andoaingo Bastero Kulturgunean 17:30etan Iñigo Manzisidor Mantxi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre, Ander Lizarralde, Ana Labaka eta Manu Goioaga arituko dira lehian. Igandean, berriz, Azkoitiko Baztartxo antzokian Xabier Sukia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Ibai Esoian, Asier Azpiroz, Gorka Azkarate eta Igor Maiz.
Metro sarearen kontzeptua erabili dute antolatzaileek txapelketaren joana irudikatzeko. Gpuntuaren bagoiek Andoain eta Azkoitia pasa ondoren Eibar, Lazkao, Elgoibar, Lasarte-Oria eta Irun pasako dituzte final-zortzirenekotan. Final-laurdenetan Oñati, Villabona, Hondarribia, Idiazabal eta Azpeitia izango dira geltokiak, eta final-erdietan Arrasate, Tolosa eta Hernani. Geltokiz geltoki betetzen joango dira bagoiak bertsolari batzuk kanporatu arren geroz eta jende gehiago hurbilduko baita saioetara, eta abenduaren 18an zortzi finalista eta milaka zaletu ekarriko ditu metroak Donostiako Illunbera.
Txapelketaren gora behera guztien berri emateko webgunea, aldizkaria eta telebista jarri ditu martxan Bertsozale elkarteak, eta sare sozialen bidez jarraipena egiteko modua izango dela adierazi dute. Bideoklipa ere aurkeztu dute, Elkano Browning Creamen abestia, Gariren ahotsa eta Antzuolako Sasibertsolaixak Bertso Eskolak egidako letrarekin osatuta.
Asteburuero bertso saioa, kinielak, sailkapenak, bertso ale ederrak Gozatzea tokatzen da hemendik aurrera.