Gorka Urbizu: "Saiatzeko ilusioak bere horretan dirau"

"Haria" da Berri Txarrak taldearen zazpigarren diskoa; Lekunberrin ernaldua eta Kalifornian Ross Robinson ekoizle sonatuaren estudioan grabatua. Espero dituzun eta espero ez dituzun osagai guztiak 12 kantatan bilduta.
Berri Txarrak dela antzeman dadila, taldea errekonozitzeko moduan, baina, era berean, zer edo zer desberdina eskaini. Hori da, agian, disko berri bakoitzeko izaten den erronka. Nola lortu?
BTX ez da gauzak errepikatu zale. Ez da aurretik pentsatutako ezer, baina senak hala jokatzea eskatzen digu, erronka berriei aurrez aurre begira jarri eta barruak eskatzen diguna egitea. Disko honetan, Payolarekin konparatuta esaterako, gauza berri dezente aurkituko ditu entzuleak. Pozik gaude emaitzarekin.
Grabaketa eta nahasketa prozesuak aurrekoan baino dezente luzeago jo du; bi hilabete Venicen. Ross Robinsonek, gainera, benetako parte hartze aktiboa izan du. Zer ekarri duzue Kaliforniatik bueltan Euskal Herritik abiatu zinetenean ez zenutena?
Grabaketan izugarri ikasi dugu. Hasteko alderdi psikologikoa, Rossek hasiera-hasieratik baliatzen zuena gu motibatzeko. Uste dut irakaspen hori aplika daitekeela hemendik aurrera egingo ditugun grabazioetan. Horretaz gain, estudioan sortzen diren beldurrak ahaztea zuen xede Rossek, gauzak probatzeko era aske batean, eta hori egiteko ausardia bildu izana bere lorpena da hein batean. Grabaketa moldea ezberdina izan da eta ez dugu berehalakoan ahaztuko.
Diskoaren esentzia barnebildu edo ordezka dezakeen kantaren bat?
Diskoa oso pasionala dela uste dugu, sentimenduak puri-purian daude eta igartzen da jotzeko moduan, ahotsetan... Horretaz gain, musikalki pasarte ia epikoak nahasten dira azpiko soinu gogor eta zikinekin. Beharbada Makuluak kanta da berezienetakoa, bi muturrak ederki lotzen dituena lau minututan.
Aurrekoekin egin bezala, makina bat eszenatokitan aurkeztuko duzue disko hau ere mundu zabalean. Batzuetan izarren antzera hartuko zaituzte publikoak, beste batzuetan ezezagun hutsak izango zarete. Nola daramazue etengabeko kontraste hau?
Kanpoan gehienetan oso underground mailan mugitzen gara, baina ez dago beste biderik gu bezalako talde batentzat, saiatzeko ilusioak bere horretan dirau, nahiz jakin oso zaila dela. Oreka horretan eroso gaude. Bertako zaleez harro gaude, harrigarria da taldeari dioten errespetua. Ondare hori urteen poderioz lortutakoa da, ekinaren ekinez etorri dena eta beti baloratu beharrekoa. Kanpokoak abenturatik dauka gehiago, baina zirraragarria da oso.
Hala ere, dena delakoa eszena, zuzenean aritzean hartzen du guztiak zentzua, ezta?
Zuzenekoa da rock talde baten habitat naturala. Eta hala ez bada, zerbait ondo ez doanaren seinale. 2012ko otsailean ekingo diogu bira berriari.
Eta zer galdetuko zenieke zuk? Emaiozu jarraipena elkarrizketa honi GAZTEZULO.COMeko eztabaidagunean! Bertan topatuko duzun formularioa bete eta asetu zure jakinmina, taldekideek beraiek erantzungo
dizute eta!

Segi Haritik tiraka!