Gorka Otxoa: Telebista eskaintza penagarria da"

Gorka Otxoa 25 urteko donostiarra ETB 2 telebistako "Vaya semanita" saio arrakastatsuan ari da. Psikologia ikasketak eginak ditu, baina aktoretzat du bere burua. Robert de Niro aktorea miresten du.
"Vaya semanita" saioak ikusle asko bereganatu du. Zein da arrakastaren sekretua?
Edozein gairi buruz umoretsu aritzen gara: euskaldunok ligatzeko ditugun arazoak, eliza, politika, drogak Kritikoak ere bagara, kolore guztietako jendearekin. Ez ditugu mugak gainditzen, baina hala ere, ez gara azalekoak; neurrian dihardugula uste dut. Eta euskaltasuna ere hizpide dugu; gure buruaz barre egiten dugu, eta hori behar-beharrezkoa da.
Gazte asko aritzen zarete saioan, eta hori ere garrantzitsua da, ezta?
Baietz uste dut, dena gazteen ikuspegitik lantzen dugulako. Askatasun handia eta aurreiritzi gutxi dugu.
Zer iruditzen zaizu gaur egungo telebista eskaintza?
Penagarria da: "Gran Hermano", "La granja ", famatuei buruzko saioak... Kirol saioak eta albistegiak besterik ez zaizkit gustatzen.
Zure esku balego, nolako saioa egingo zenuke?
Egiten dugunaren antzekoa, baina euskaraz. Euskarazko eskaintza indartu egin behar da.
"Vaya semanita" saioko "Los Santxez" oso familia bitxia da. Bi anaia zarete, eta bata ertzaina da eta bestea kale borrokan dabil. Nork ligatzen du gehien?
Ertzaina nahastu samar dabil, ez baitaki homosexuala den. Besteak nahiko gutxi ligatzen du, baina saiatu, saiatzen da.
Psikologia ikasi zenuen. Psikologotzat al duzu zure burua?
Ez, psikologia lizentziaduna naiz, baina aktoretzat dut nire burua.
Saia gaitezen zure profila marrazten. Futbolari, astronauta, suhiltzaile Txikitan zer izan nahi zenuen?
Ez futbolari, ez astronauta, ez suhiltzaile. Ezta polizia ere. Ez dut gogoan txikitan zer izan nahi nuen. Hala ere, gaztetxoa nintzenean aktore izan nahi nuen. Eta lortu egin dut.
Telebista aurrean ordu asko eta liburu artean, berriz, gutxi; egungo "gaitz" nagusietakoa omen da. Irakurle ona al zara zu?
Egunkariak izan ezik, ez dut ezer irakurtzen, ez baitut horretarako nahikoa denbora.
Eta ordenagailuekin zer moduz konpontzen zara?
Tira, oinarrizko ezagutza dut interneten ibiltzeko eta e-mailak bidaltzeko.
Jarrai dezagun teknologia berriekin: zu ere sakeleko telefonoari lotuta bizi al zara?
Ez naiz lotuta bizi, baina beharrezkoa dut: lana dela, neska laguna dela Hala ere, sakeleko telefonoaren erabilerarekin zeharo harrituta nago. Garai batean ez zuen inork, eta ederki ibiltzen ginen. Gaur egun, ordea, ez dakit zer egingo genukeen segapotorik gabe. Argi dago telefonoa erabiltzen ere jakin behar dela.
Txikitero baten larruan aritzen zara "Vaya Semanita"-n. Gazteok beste ohitura batzuk ditugu, ordea: diskotekak, botiltzarra Nola ibiltzen zara zu?
Ni ez naiz diskoteketan ibiltzen, ezta txikiteoan ere. Parranda egitera, Donostiako Parte Zaharrera joaten naiz lagunekin. Eta poteoa egiten dugu tabernetan. Batzuetan zintzo-zintzo ibiltzen gara, eta beste batzuetan, ez horrenbeste.
Gaur egun etxe bila zabiltza. 25 urte eta gurasoenetik ihes egiteko zorian
Bai, egia da. Zorte handia izan dut. Gazteok gure kabuz bizitzeko arazo handia dugu. Ez da batere erraza etxebizitza merkea aurkitzea.
Gaztetxeak denon ahotan ibili dira azkenaldian. Nola ikusten dituzu horrelako guneak?
Erabat beharrezkoak dira. Leku horiek gauza on asko dituzte: jendeak elkar ezagutzeko balio dute, kultur ekimenak egiten dira Beraz, hutsik dauden guneak erabiltzeko hartzea oso ondo iruditzen zait.
Diotenez, gazteok gero eta konformistagoak gara. Egia al da?
Baietz uste dut. Konformismo pixka bat badago gazteen artean. Hau da: asteburuan parranda egin eta kitto. Garai batean baino matraka gutxiago ematen dugu.