Gora Seuxkal Herria!

Nolakoak gara euskaldunok sexuan? Horra hor zenbait mito: euskadunek bazterrean utzi izan dute sexua, gaur egun ere inon baino zailagoa da nesketan edo mutiletan egitea, garai bateko akelarretan sekulako orgiak egiten ziren... Zer da egia? Zer gezurra? Zatoz Seuxkal Herrian barrena.
EAEko Eustat erakundeak ikerketa soziologikoa egin berri du. Ikerketa horretan hainbat gai jorratu da eta horietako bat sexualitatea da. GAZTETXULOk ahalegina egina duen arren, ez dugu Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko datuak biltzerik izan. Ikerketaren emaitzak ikusita, EAEko herritaren %72k sexualitatea bere bizitzan garrantzitsua dela dio. Sexu harremanen maiztasunari dagokionez, %69 (hau kopuru/ zenbaki xelebrea!) pozik dago eta %14, berriz, ez. Galdera honi erantzuterakoan, aldea dago gizonezko eta emakumezkoen artean: gizonezkoen %21ak sexu harreman gehiago izan nahiko lituzke eta emakumezkoen artean, aldiz, kopuru hau %8 da. Bestalde, sexu harremanak izateko derrigorrez bikotekidea maitatu behar ote den galdetuta, %71k baietz uste du; emakumeen %81ak eta gizonen %62ak.
Luis Elberdin sexologo oreretarra, ordea, ez da inkeztez gehiegi fido. "Ez dut esaten inkestek inongo baliorik ez dutenik, baina sexualitatea ez da gai neutroa eta askotan, jasotako erantzunak ez dira benetakoak, gizarteak espero dituenak baizik. Jendeari sexuan zerk kezkatzen duen gehien galdetzen zaionean, esaterako, hiesa erantzun ohi du. Nik ez dut uste hala denik, hiesari buruzko ikastaroak eso hitzaldiak antolatzen direnean, oso jende gutxik parte hartzen baitu".
Inkestak inkesta, nolakoak gara euskaldunok sexu aurrean? Sexologoak bat omen datoz: euskaldunok Europako gainerako herrietako biztanleak bezalakoak gara. "Ezberdintasunak egon daitezke, baina nik ez ditut ikusten. Ikerketa bat egiten baduzu, masturbazioaz, familiaz, homosexualitateaz, koitoaz... Europa osoan eredu bera dugula ikusiko duzu", dio Elberdinek.
Karlos Yuste sexologo bilbotarra ere iritzi berekoa da, baina hala ere, aldaerak ikusten ditu: "hiri handi eta kosmopolitak irekiagoak dira. Bestalde, sexua bizitzeko gaur egun gure artean gertatzen ari diren aldaketak duela 50 urte gertatu ziren Eskandinabian edo Holandan".
Askotan aipatu izan da euskaldunak sexu gaietan itxiak eta lotsatiak izan garela. "Egia da, hor dugu adibidez, mutilzahar eta nezkazaharren irudia. Tabernak ere ikaragarri guztatzen zaizkigu, baita parranda ere, baina mutilak beti mutilen artean eta neskak, nesken artean", diosku Yustek.
Emakume "lizunak"
Historian atzera egiten badugu, berriz, euskaldunek garai batean sexuari oso bestela begiratzen ziotela esan dezakegu. Alizia Sturtze historialariaren aburuz, Elizak eta estatuak, errepresio bidez, sexu ohiturak aldatzea lortu zuten Euskal Herrian. " Gai hau ikertzen denean, aurreiritzi asko dago, euskaldunak atzerakoiak izan direla, adibidez. Historia agiriek, ordea, kristautasuna erabat nagusitu arte Euskal Herrian sexuarekin nahiko jarrera librea zegoeka diote. XVII. Mendean, De Lancre Elizako epaileak oso arriskutsutzat jo zuen Lapurdiko emakumeen jokaera. Probokatzaileak zirela zioen, gizonak berotzen zituztela, eta igeri egiten zutenean, jolas zikinak egiten zituztela", adierazi digu Sturtzek.
Garai bateko portaerak alde batera utzita, azken urteotan aldaketak gertatzen ari dira euskal gizartean. Karlos Yusteren esanetan, "egungo gazteek ausardia handiagoz aurre egiten diote sexuaren errealitateari eta errealitate hori bilatu egiten dute". Dena den, ez pentsa gazteek sexu iraultza egin dutenik Euskal Herrian. Asko falta omen da. "Oraindik ere lehen pausoa mutilek eman behar izaten dute, lehen baino gehiago dira, baina oso gutxi, oraindik", dio Yustek. Horrez gain, gazteek "laguntza" behar izaten dute askotan: "jendeak edan egin behar du zentsurak bazterrean uzteko, batez ere mutilek, ezezkoari beldur handia diote eta", diosku sexologo bilbotarrak.
Nafarroa eta Iparraldea
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako datuak aipatu ditugu. Gauza bera gertatzen al da Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian? Yusteren esanetan, "Iparraldean, Frantziaren eraginez beharbada, Hegoaldean baino naturalago begiratzen diote sexuari". Joxe Maria Esparza Lizarrako Txalaparta argitaletxeko arduradunaren ustez, Nafarroan errazagoa da mutiletan edo nesketan egitea: "nik beti esan dut gaua beroa den lekuetan lizunkeria handiagoa dela".
Eustatek dioenez, EAEkohamar herritarretatik zazpi pozik daude sexu harremanen maiztasunarekin. Batez beste, astean zenbat alditan egiten du jendeak sexuan Euskal Herrian? "Kontsultan ikusitakoaren arabera, bizpahiru aldiz", dio Elberdinek.
Hauxe da Seuxkal Herriari emandako begiradatxoa. Laburra, jakina, gaiak ezpal ugari baititu. Baina, lasai, datorren hilabetean ere GAZTETXULO izango duzue eta.

Norengan pentsatzen duzu masturbatzen zarenean? galdetu zidan behin lagun batek (gizonezkoa. Stop). Inorengan pentsatu beharrik ez nuela erantzun nion eta ez zidan sinetsi. Klabea bere hurrengo adierazpenetako batean zegoen, alegia, penetrazioarik gabe ez garela (emakumeok) orgasmora iristen. Beraz, berak masturbatzerako orduan, penetrazioaren objektua imajinatzen zuen. Nik masturbatzeko orduan nork penetratuko ninduen imajinatu behar nuen.
Horrek suposatuko luke emakumea fisikoki ez dela autosufizientea bere buruari plazerra emateko. Gizonezko baten zakila eso tamainako zerbait beharko lukeelako penetratzeko. Esan gabe doa emakume biren arteko harreman sexuala fisikoki mugatua litzatekeela.
Askapen sexuala autoezagutzatik abiatzen dela iruditzen zait, autoplazerraren ezagutzatik. Are gehiago, nik ez nuen plazerra ulertu, ahalik eta plazerra eskaintzen zidana neure gorputza zela ulertu nuen arte. Eta ez beste inoren hatzamar, mingain edo zakila. Menpekotasunik gabe konpartitzeko aukera sortzen da horrela, inongo konplexu eta frustraziorik gabe. Ez da existitzen masturbaziorik plazerrik lortu ezin duen emakumerik. Bere gorputza ezagutzen ez duenak, ordea, asko dira. Eta deskubritze lana sexukidearengan delegatzen dutenak.
Lau urterekin nahai izkinaren kontra modurik naturalenean masturbazioaren plazerra deskubritzen duen neskatila txikia izango bagina noizean behin...
Zaila da benetan duela mila bat urteko euskaldune arteko sexu harremanak nolakoak ziren jakitea. Ameryc Picaud erromes frantziarrak XII. Mendean Donejakue Bidea egin eta bertan ikusitakoaren deskribapena egin zuen. Idazki horretan euskaldunei buruzko hainbat azalpen ageri dira, gehien-gehienak ezinikusiz eta gorrotoz beteak eta horietako zenbait, sexuarekin lotuak. Hona hemen erromes frantziarrak esandakoaren itzulpena*:
Eskualde batzuetan, Bizkaian eta Araban adibidez, nafarrak, berotzen ari diren bitartean, bere sexu-organoak erakusten dizkio gizonak andreari eta andreak gizonari. Nafarra zalea da, baita abereak izorratzen: esaten da nafarrak bere mandemearen eta behorraren atzeak eskegi egiten dituela, haietara inor hel ez dadin, bera baizik.
Baita, lizunki laztantzen du andrearen eta mandemearen alua. Hau dela eta, edozein pertsona ikasik gogor egin behar dei nafarrei.
* Juan Martin Elexpururen Euskal lizunkeriaren antologia liburutik hartuta.

Oihane Enbeita: Plazer sexualaren alde femeninoaz

Euskaldunak, behorzaleak?