[Gomendioa] Hermanos Gutiérrez: Mexiko musika bihurtua

[Gomendioa] Hermanos Gutiérrez: Mexiko musika bihurtua Stephan eta Alejandro Gutierrez anaiek osatutako bikote instrumentala da Hermanos Gutiérrez. Bi dira, baina gitarrak astintzen dituztenean pertsona bakarrean bilakatzen dira. Oinarri latinoetan aurkitzen dute euren sentimendua, mina eta pasioa: komunikatzeko modua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gomendioa-hermanos-gutierrez-mexiko-musika-bihurtua/@@download/image/hermanos-gutierrez-2-1.jpeg
2021/10/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Stephan eta Alejandro Gutierrez anaiek osatutako bikote instrumentala da Hermanos Gutiérrez. Bi dira, baina gitarrak astintzen dituztenean pertsona bakarrean bilakatzen dira. Oinarri latinoetan aurkitzen dute euren sentimendua, mina eta pasioa: komunikatzeko modua.
[Gomendioa] Hermanos Gutiérrez: Mexiko musika bihurtua

Magia isil bat dario euren abestiei, entzuleak ez du inongo momentutan hitz bakar baten beharrik sentituko. Basamortua entzun ahalko duzu lan hauetan, eta ziur hunkituko zaituela euren musikari darion samurtasunak.   

Hego Amerikako sustraiekin nahastutako western ukituak dituen musika instrumentala da bi anaia hauen proposamena. Sortzen dituzten atmosferak zinez dira ederrak. Euren azken lana den, Hijos del Sol diskoa, osatzeko Mexikora joan ziren eta bertako kulturan murgildu. 


Euren edozein abesti entzun eta berehala nabaria da duten talentua, baina hala ere, ia kasualitatez barneratu ziren mundu honetan. 2017an Alejandrok gastronomia utzi zuen eta Stephanek irakaskuntza, bidaia musikal honi ekiteko. Euren lagunek bultzatu zituzten musika grabatzera, eta ordura arte anaien arteko denbora pasa intimo bat besterik ez zena guztion eskura jarri zuten. Ordutik, jada lau disko eder dituzte!

Euren lehen hiru diskoetako abesti askotan izenburua sortu zen lekuarena izan da. El Mar itsaso inguruan sortu zen abestia izan zen edota El Jardín lorategi batean. Hijos del Sol deitutako azken diskoan euren kolore paleta kulturala zabaldu egin dute eta Mexikoko lekuetan inspiratu dira.


Honela, Mexikora bidaia bat eskaintzen du bikoteak. Euren musika ia ikusi egiten da. Bat-batean Jaliscon topatuko zara eta etxera bueltatzea bezala dela sentituko duzu gainera. Artista hauen esanetan, euren musikak entzulea lekuak irudikatzera eramateak zerikusia du zinemarekiko sentitzen duten pasioak.

Hain da horrela, euren azken diskoa osatzeko intentzio zinematografiko hori muturrera eraman nahi izan dutela eta euren musika zortzi minutuko film labur batez osatu. Storyline horretan, bikotearen musika txuri beltzeko irudi ederrekin uztartzen da, heriotza desmitifikatzea xede duen maisulana sortuz. Gozatu!