Gimnasia Federazioak burua estalita lehiatzen utziko die emakumeei

Gimnasta musulmanek urtetan protestatu dute diziplina hau praktikatzerakoan ez zitzaielako hiyab-a erabiltzen uzten. Dirudienez egoera hau, azkenik, aldatuko da.
Izan ere, Nazioarteko Gimnasiako Federazioak emakumezko atletei baimena eman die burua estalita egin ahal izateko euren praktika, nahiz eta segurtasun arau batzuk bete beharko dituzten. Hala nola, estaldura buruaren neurria egokitua egon beharko du, atletaren aurpegia ikusi beharko da eta segurtasunaren aurkako arriskurik ezingo du eragin oihalak.
Honela, datorren astean aurkeztuko du proposamena eta berau onartzea espero da. Janzkera protokoloko aldaketa hau Tokioko Olinpiar Jokoetan gimnasta alemaniarrek gorputz osoko trajeak erabiltzea erabaki ondoren iritsi da. Gimnasta hauek sexualizazioaren aurkako protesta bezala erabili zituzten gorputz osoko trajeak, eta bide batez, euren kirola egin bitartean erosoago sentitzeko.
Aipatzekoa da, kirolean emakumezkoen janzkera eztabaida gai izaten ari dela azkenaldian. Pasa den uztailean Norvegiako hondartzako eskubaloi selekzioko jokalariak short-etan agertu ziren jokatzera bikinian beharrean eta hori dela eta isuna jaso zuten. Honen aurrean, ahots askok euren babesa eman zieten, kiroletako zenbait diziplinen sexualitatearen aurka.