Norvegiako hondartzako eskubaloi selekzio femeninoa bikini kulerotan jokatzera behartua

Norvegiako hondartzako eskubaloi selekzio femeninoa bikini kulerotan jokatzera behartua Hau Norvegiako selekzio femeninoko hondartza eskubaloiko taldea da. Argazkian bezala jokatu nahi zuten Europar txapelketa, baina bikini kuleroak jantzita jokatzera behartu dituzte galtza motz horietan beharrean kanporatuak izatearen mehatxupean. Izan ere hori da garrantzitsuena: beraien ipurdiak ikustea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/norvegiako-hondartzako-eskubaloi-selekzio-femeninoa-bikini-kulerotan-jokatzera-behartua/@@download/image/9a6f8e0f-330e-4683-8ae5-571a3e54ab91_source-aspect-ratio_default_0.jpg
2021/07/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hau Norvegiako selekzio femeninoko hondartza eskubaloiko taldea da. Argazkian bezala jokatu nahi zuten Europar txapelketa, baina bikini kuleroak jantzita jokatzera behartu dituzte galtza motz horietan beharrean kanporatuak izatearen mehatxupean. Izan ere hori da garrantzitsuena: beraien ipurdiak ikustea.

Bigarren argazki honetan behatu daitezke ezberdintasunak. Goian gizonezko taldeen araututako uniformea ikus daiteke, behean emakumezko taldearena. 

Emakumezkoen uniformeari buruzko araudiak dio top motz bat izan behar duela, mahukarik gabea, sabela begi bistan duena eta behekoak asko jota hamar zentimetro zabal izan behar duela. Eta emakumezkoak horrela jokatzen erosoago baleude, bada bikain. Dirudienez, ordea, Norvegiako taldeak aldaketa eskatu du sexualizatuak sentitzen direlako eta deseroso jokatzen dutelako modu honetara, batez ere hilekoarekin daudenean. 

Europako Eskubaloi Elkarteak lehendabizi isun ekonomikoekin mehatxatu zituen. Jokalariak prest agertu ziren 5.000 euro inguruko isuna ordaintzeko eroso jokatzearen truke. Beraz, mehatxu horrek eraginik ez duela izan ikustean, elkarteak jakinarazi die honela jokatzen badute kanporatuak izan litezkeela. 

2014an, Espainiar Estatuan, antzeko polemika egon zen, baina jokalarien alde egin zen. Honela, nahi zuten bezala jokatu zezaketen, Espainiar txapelketetan bederen. Norvegiako taldearen kasuan, finalaurrekoetan galdu ondoren, hirugarren postua erabakitzeko partidan araua hautsi zuten eta beharbada isuna ordaindu beharko dute. Hori bai, Norvegiako Federazioak esan du beraien ordez ordaintzeko prest dagoela. Norvegiako taldeak urteak daramatza hau aldatu nahian eta arrazoi honegatik jokalari askok taldea utzi ere egin dute.