George Orwell: Igarle "gorria"
Literatura utopiko bezala definitu den generoak harribitxiak eman dizkigu sarri. Zientzia fikziotik hurbil egon arren, era honetako literaturak irudimena eta ironia bezalako armak erabiltzen ditu gizartearen zentzugabekeria eta krudelkeria salatzeko. Tradizio zaharrenetik abiatuz, hor ditugu Tomas Mororen "Utopia" edo Swiften "Gulliverren bidaiak". XX. mendera hurbilduz, ezin ahaz daitezke, belaunaldiz belaunaldi, pertsona askoren pentsamendu hariak markatu dituzten lau maisu lan: A. Huxleyren "Bai Mundu Berria", Ray Bradburyren "Fahrenheit 451", eta azkenik, G. Orwellen bi lan, "1984" eta "Abereen etxaldea".
1903an jaio zen Indian Eric Blair; gerora, George Orwell bezala ezagutu genuen idazlea. Kolonialismoa bertatik bertara ezagutu eta gero Birmaniako polizia inperialeko partaide izan zen, Londresen eta Parisen ibili zen arlote modura. 1936an Espainiara joan zen, errepublikarren armadan borroka egitera. Esperientzia haiek guztiak liburuetan bildu zituen: "Sosik gabe Parisen eta Londresen" eta "Omenaldia Kataluniari" izenburukoetan, besteak beste. II. Mundu Gerran, kazetari lanetan ibili zen, betiere kontzientzia kritikoari eutsiz. Ideologikoki ezkerreko pertsona sutsua izan arren, harreman zailak izan zituen Europako ezkerrarekin. Sarri egon zen ezker aldeko agintarien aurka, eta sarri salatu zituen haiek egindako gehiegikeriak. Era berean, ezker horrek nekez onartu zituen Orwellen kritikak.
1945ean "Abereen etxaldea" narrazioa argitaratu zuen, estalinismoaren aurkako alegoria zorrotza. 1949an, 1984" eleberria, etorkizuneko gizarte automata aurreratzen digun liburua. Begi handi batek kontrolatzen du jendea, bai fisikoki, bai psikikoki. Totalitarismoaren gatibu den gizarte bat marrazten digu maisuki Orwellek. Bere garaiko gizartearen joera ikusirik, nora helduko zen irudikatzera ausartu zen. Neurri handi batean, asmatu zuela esan daiteke. Globalizazioaz eta pentsamendu bakarraz kezkaturik gauden garai honetan, inoiz baino gaurkotuago ageri da Indian jaiotako idazlearen pentsamendua.