Genghis Khan, Unibertsoko Erregea

Sobietarrek duela 75 urte "aurkitu" zuten Genghis Khanen hilobia. Eta txinatarrek, duela urtebete. Beraz, hilobia non dagoen argitu gabeko misterioa da. Dudarik ez dago, ordea, "Unibertsoko Erregea"k jakinmina pizten duela oraindik.
Ez erromatarrek, ez espainiarrek, ezta ingelesek ere. Historiako inperiorik handiena (Hungariatik Korearaino eta Irandik Siberiaraino) mongoliarrek eratu zuten ehun urte eskasetan. Eta oinarriak Genghis Khanek jarri zituen.
Genghis Khan, Temujin izenez, mongoliar buruzagi familia batean jaio zen 1167an. Buruzagi familia hura pobre samarra zen, eta Temujin gazteak, beste hainbat mongoliarrek ez bezala, ahuntzen gainean ikasi behar izan zuen zaldian nola ibili.
Temujinek, ordea, bere taldearen buruzagitza hartu eta gainontzeko tribu mongoliarrak bere agindupean jartzea lortu zuen. Gerora konkistatzaileak gupidarik ez zuela esango zuten, baina urteotan ere, mongoliarrak elkartzeko eta etsaiak beldurtzeko, ez zuen tribu edo herri osoak hiltzeko inongo kontzientzia arazorik izan. 1206an Mongoliarren Batzar Nagusiak "Genghis Khan" ("Unibertsoko Erregea") izena eman zion Temujiniri.
Borrokalari trebeak
Genghis Khanek Txina konkistatzeari ekin zion 1208an: mongoliarrek Harresi Handia zeharkatu eta 1215ean Pekin konkistatu zuten. Pertsiarrak garaitu zituzten ondoren, eta Pertsiako erregearen atzetik zebiltzala, Errusian ere sartu ziren. 1227an Genghis Khan hil zen, eta toki sekretu batean lurperatu zuten.
Adituen arabera, Genghis Khan historiako estrategarik onenetakoa izan zen. Milaka eta milaka zaldikoz osatutako ejerzitoa antolatu zuen: etsaien aurkako espedizio luzeetan, soldadu haiek ordezko bi zaldi eramaten zituzten.
Mongoliarrek klima gogorreko inguruetan borrokatu behar izan zuten beroa basamortuetan eta hotza mendi garaietan- eta hala ere, konkista haietan, ejerzitoek ez zeramaten janaririk edo edaririk; tokian tokiko jakiez elikatzen ziren, eta ezer ez zutenean, soldaduek ebaki txiki bat egiten zioten zaldiari, haren odola edateko.
Europa ere beldurrez
Genghis Khanen ondorengoek inperioa zabaldu zuten. Bere bilobetako batek, Batu Khan jeneralak, bulgariarrak, hungariarrak, poloniarrak eta alemanak garaitu zituen XIII. mende erdialdean. Mendebaldeko Europa osoa dar-dar batean zegoen, baina, zorionez haientzat, jeneralak etxera itzuli behar izan zuen, mongoliarren orduko erregea hil zen eta.
Inperio hura, dena den, gainbehera etorri zen XIV. mendean. Arrazoiak? Batetik, etsaiak bolbora eta kanoiak erabiltzen hasi zirela gerran. Bestetik, mongoliarrek menperatutako herrien kultura bere egin zutela. Izan ere, mongoliarrek ez zuten inoiz haien kultura, erlijioa edo bizimodua menpeko herriei indarrez ezartzeko asmorik izan.
Mongoliarrek, historian, oso ospe txarra izan dute: ankerrak, haien konkisten ondorio bakarra hondamendia zen. Historialariek diotenez, mongoliarrei men egiten zieten herriei ez zitzaien ezer gertatzen, baina aurre egiten zietenei gorriak pasarazten zizkieten: biztanle guztiak hilda, hiriak arpilatuta David Morgan historialariaren arabera, Genghis Khanek Txina bereganatu baino lehen 100dik gora milioi lagun bizi ziren bertan. XIII. mende bukaeran, ordea, 70 milioi besterik ez ziren. Morganek dioenez, gaixotasunak aipatu dira populazioaren beherakada hura azaltzeko, baina dena den, susmoa dago mongoliarren erasoek ere zerikusia izan zutela horretan. Baina, zein inperio ez da heriotzaren gainean eraiki?
Mongoliarrek, hala ere, sarraskiez gain, beste gauza asko egin zituzten. Esate baterako, menpeko herriei askatasuna eman zieten edozein erlijio izateko. Mongoliarren artean, bestalde, ez zegoen inongo klase ezberdintasunik. Horrez gain, Genghis Khan, analfabetoa bera, bere herria alfabetatzen ahalegindu zen, artistak eta artisauak izan zituen ondoan, eta ordura arteko posta sistemarik azkarrena antolatu zuen: postariak zaldian zihoazen abiada bizian eta ordezko bi zaldi zeramatzaten. Mongoliarren ankerkeriaz hitz egin dugu, baina, Genghis Khanek, Europako hainbat errege kristauk ez bezala, ez zuen inoiz ministrorik edo anaiarik hil.

Mongoliar ankerrak