Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak

Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/generoariketak-feminismoaren-subjektuak/@@download/image/genero_ariketak_1382630038.jpg
2013/11/04
erreportajea
Testua: Peru Iparragirre
Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak
"Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak testu-bilduma gorputz ikusezinak ikusgarri egiteko urratsa baino ez da, isilarazitako gorputzei ahotsa emateko saio txiki bat baino ez."

"Horretarako, pentsamendu (trans)feministarantz hurbiltzen diren gogoetak eta ekarpenak bildu ditugu (subjektu feministak eta trans subjektuak bat-egitea dakar transfeminismoak). Horrekin batera, ikusgarri egin nahi izan dugu, pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka iturri dela (trans)feminismoa."

Liburua atal ezberdinetan banatua dago: Baina gorputzak dio, Baina ispiluak dio, Baina pentsamenduak dio eta, azken atala Glosario delakoa da, zeinetan pentsamendu (trans)feministari lotutako zenbait kontzeptu azaltzen diren. Lehen atalean, gorputz baztertuei ahotsa eman diete, esperientzia pertsonalak argitara emanez. Bigarrenean, "gorputza irudikatzeko ispilu berrietara jotzeko" hausnarketa eta iruzkinak bildu dituzte. Eta, hirugarrenean, (trans)feminismoaren testuinguru eta eragin sozio-politikoez mintzo diren testuak jaso dituzte.

Iratxe Retolaza eta Isa Castillok koordinatutako artikulu-bilduma hau Edo! argitaletxeak plazaratu du. Liburu kolektibo honen egileak honakoak dira: Amaia Alvarez, Judith Butler, Virginie Despentes, Mariz Luz Esteban, Ainhoa Güemes, Maialen Lujanbio, Medeak, Raquel (Lucas) Platero, Beatriz Preciado, Javier Sáez eta Itziar Ziga. Itzultzaile lanetan aritu direnak, aldiz: Josebe Alkorta, Garazi Arrula, Irene Hurtado de Saratxo, Miren Agur Meabe, Ainara Sarasketa, Asier Sarasola, Danele Sarriugarte eta Iñaki Segurola.

Edo! Argitaletxearen Bibliografia


•    Zu ikusteko bidean (2012).
•    Hormako paper horia (2012).
•    Eta Karmele? (2012).
•    Alderik alde (2012).
•    Genero-ariketak. Feminismoaren Subjektuak (2013).