GAZTEZULO TOP 10: URTEKO ALBISTE IRAKURRIENAK

Atzetik aurrera, hauek izan dira 2017an GAZTEZULOren webean arrakasta handiena izan duten sarrerak!
10) LEHIAKETA: Bertso Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak ditugu! (BEC): Sekulako parte hartzea jaso dugu lehiaketa honetan; aupa zuek!
9) EDITORIALA: EUSKARAK MOLATZEN DU: Euskararen inguruko editorial hau pila bat gustatu zaizue!
8) TRANSEXUALITATEA, JAIO ALA BILAKATU: Erreportaje hau 2006koa da, baina oraindik pil-pilean dagoen gai bat jorratzen duela argi dago.
7) PANTAILA TXIKIAN 1X09 (1 zatia): Zein da euskaldunon telesail gustukoena?: Gaizka Izagirrek Euskal Herriko pertsonaia ezagunenetako batzuen telesail gogokoenak bildu zituen; sekulakoa!
6) GTB: KATTALIN MINER: Minerri egindako GTBrako bideoa oso ikusia izan da!
5) Zenbat gustatu zaigun bideo hau... :
4) WHATSAPP DENON ARTEAN EUSKARATZEKO AUKERA: Oraindik garaiz zabiltzate laguntzeko!
3) ANE FERNANDEZ, ERANTZUIDAZU; MUNDU HONETAKOA NAIZEN EDO EZ: AneFer gure blogari eta txiolari kuttunak hirugarren postua lortu du, zorionak!
2) SEXUMATOIA, NEREA IBARZABAL: “Nire klon batekin liatuko nintzateke, larrutan nolakoa naizen ikusteko”. Bertsolariari egin genizkion galdera pikanteek sekulako arrakasta izan dute; berarentzat da bigarren postua!
1) VIII. BIDEO LEHIAKETA: Tzantzan... eta aurtengo lehen postuan... VIII. Bideo Lehiaketa!! Aurten kalitate handiko bideoak jaso ditugu, eta ikustaldi pila izan dituzte. Zorionak!