NEREA IBARZABAL: “Nire klon batekin liatuko nintzateke, larrutan nolakoa naizen ikusteko”

NEREA IBARZABAL: “Nire klon batekin liatuko nintzateke, larrutan nolakoa naizen ikusteko” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nerea-ibarzabal-201cnire-klon-batekin-liatuko-nintzateke-larrutan-nolakoa-naizen-ikusteko201d/@@download/image/SEXUMATON_NEREA_IBARZABAL_1_diapo.jpg
2017/03/09
elkarrizketa

Letrekin amodioa egiten badaki Nerea Ibarzabalek; Markina-Xemeingo bertsolari eta kazetariak harrituta utzi zituen denak iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean, 22 urterekin, orain arteko finalista gazteena bilakatu baita. 12 urte zituela hasi zen bertsotan, eta ordutik ez da taulatik jaitsi. Ligatzeko trukurik ba ote du bertsolari gazteak?

 

• Ze film mota dituzu gustuko?
Negarra eragingo didan edozein, baina ez da zaila… Behin Cámbiame ikusten ere egin nuen negar.
• Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Duela bi aste klamidiak izan nituen baina sendatuta nagoela uste dut”.
• Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
“Utziko sekretu bat ahora kontatzen?” galdetzea.
• Noizbait erabili al dituzu sareak ligatzeko?
Bai, baina amua erabilita harrapatzen ditut gehienak!
• Ligatzeko erabiliko zenukeen errima?
Komuna eta nahi duguna.
• Nola inprobisatuko zenuke norbaiti ezetz esateko modua?
Deituidazu bihar: 6767789990.
• Bertsolaritzak lagundu al dezake ligatzen?
Gehiago hurbiltzen zaizkit bertso bat botatzeko eskatzera beste ezertara baino…
• Bertsotan jakitea tresna baliagarria al da norbait berotzeko?
Baliteke, baina nahiko horteroa iruditzen zait!

• Noizbait imajinatu al dituzu entzuleak biluzik lasaitzeko taula gainean?

Saiatu naiz, baina lehen lerroetan beti aitona-amonak eseritzen dira…

• Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?

Ez erakutsi gehiegizko interesik hasieratik.
• Eta txarrena?
Goizeko 05:30ak aldera: “BAI, DEITUIOZU!”
• Zein da zurekin hobekien funtzionatu duen esaldia oheratzeko?
“Gosez hiltzen banengo ere, zure alua jango nuke janaria baino lehen”.
• Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
“Señora” xamarra naiz, eta ohe garbietan pasatzen dut ondoen.
• Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Posible balitz, nire klon batekin liatuko nintzateke, larrutan nolakoa naizen ikusteko.