Gazteek osatutako etxebizitza komunitarioa Errenterian

Gazteek osatutako etxebizitza komunitarioa Errenterian Gazteen emantzipazioan laguntzeko proiektua jaio da Errenterian. Etxebizitza komunitarioak oraindik 12 plaza ditu komunitatean konpromisoak hartzeko prest dagoen 18-30 urte bitarteko gazteentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteek-osatutako-etxebizitza-komunitarioa-errenterian/@@download/image/104__D323693-1.jpg
2020/01/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gazteen emantzipazioan laguntzeko proiektua jaio da Errenterian. Etxebizitza komunitarioak oraindik 12 plaza ditu komunitatean konpromisoak hartzeko prest dagoen 18-30 urte bitarteko gazteentzat.
Gazteek osatutako etxebizitza komunitarioa Errenterian

Uruguai, Danimarka edo Kataluniako ereduak hartuz etxebizitza komunitario bat sortu dute gazteek Errenterian. Urbia plazan, Galtzaraborda auzoan, kokatzen den etxebizitza udalak utzi du herrian erroldatuta dauden 18-30 urte bitarteko gazteentzat.

Marea Gora kolektiboak jarri zuen ekimen honen lehen hazia gazteek emantzipaziorako dituzten zailtasunak aldarrikatuz. Izan ere, izugarri zaila da egungo gazteentzat lan duin bat eta etxebizitza bat eskuratzea. Hori dela eta, proiektu hau benetako emantzipazioa lortzeko helburuarekin sortu da.

Horrela, etxebizitza hau ez da sortu merke bizitzeko bakarrik, baizik eta komunitate eta herriarekiko konpromisoak hartzeko lekua izatea nahi dute. Etxebizitza kolektiboetan bizi direnek denbora bat boluntariotzari eskaintzen diote etxe horretan bizitzearen ordainetan. Aipatu alokairuaren prezioa irabazten duzunaren araberakoa dela eta alokairuen kontratuek lau urteko iraupena dutela. Kopuru minimoa 90 eurokoa da hilabetean.

Araudi baten bidez bi astetik behin elkartzen dira gazteak komunitatearen inguruko gaiei buruz erabakiak hartzeko. Horrela, etxeko garbitasunaz arduratzeko banatzen dira, etxean hobekuntzak egiteko proposamenak jaurtitzen dituzten eta sortzen diren beste hainbat ekimenen inguruan eztabaidatzen da.

Bertan etxebizitza bat eskuratzeko baldintza lan komunitario indibidual zein kolektiboak burutzea da eta bertan bizi diren gazteak hilabetean 9 ordu bete behar dituzte herriko entitateren batean laguntzen.

Abaraska proiektua martxan jartzeko lanean ari badira ere Donostian Errenteriakoa Euskal Herriko lehena da. Donostiakoaz gain Usurbil edo Azpeitian ere badaude horrelako proiektuak martxan jartzeko asmoa.

Errenterian dauden gazteak profil eta jatorri askotakoak dira eta gehiengoa 25 urtetik beherakoa da. Batzuk ikasleak dira, besteak lanean ari dira etab beste batzuk bietan dabiltza eta hala ere etxetik joateko zailtasunak dituzte. Izan ere, badirudi gizartea programatua dagoela lehendabizi gurasoekin bizitzeko, ondoren zure bikote edo hurbileko lagunekin bizitzera joateko eta azkenik familia bat osatzeko. Horiek izan ohi dira pausu ohikoenak, baina proiektu hau beste modu batean egituratzen da. Komunitatean bizitzen ikasten dute bertako gazteek, ezberdina dena errespetatuz eta ardurak asumituz. Gazteak etxean elkarrekin daudenean espazio komunak partekatzen dituzte euren arteko sareak sendotuz. Horregatik, ziur sentitzen dira ate guztiak irekita uzten dituzte.

Etxebizitzak oraindik 12 plaza libre dauzka eta aipatutako baldintzak betetzen dituztenek aukera izango dute bertan bizitzeko. Informazio eske gaztea@errenteria.eus emailera idatzi daiteke, gazteria.errenteria.eus web gunean kontsultatu edo 943 449 600 / 943 449 606 telefonoetara deitu. Etorkizuna batuz izango baitugu ala ez dugu izango.

 

Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

BIZITZEKO BESTE MODU BAT