GAZTEEK MAYA HIZKUNTZAN RAPEATZEN DUTE BEREN HIZKUNTZA ETA OHITURAK ZABALTZEKO

GAZTEEK MAYA HIZKUNTZAN RAPEATZEN DUTE BEREN HIZKUNTZA ETA OHITURAK ZABALTZEKO Errimen bidez euren kultura eta hizkuntza apurka apurka galtzen ari dela salatu nahi dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteek-maya-hizkuntzan-rapeatzen-dute-beren-hizkuntza-eta-ohiturak-zabaltzeko/@@download/image/maya-rap-p.jpg
2019/05/10

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Errimen bidez euren kultura eta hizkuntza apurka apurka galtzen ari dela salatu nahi dute.
GAZTEEK MAYA HIZKUNTZAN RAPEATZEN DUTE BEREN HIZKUNTZA ETA OHITURAK ZABALTZEKO

Yucataneko gazte talde bat musika erabiltzen ari da, rapa eta hip-hopa hain zuzen, maya kultura zabaltzeko. Abesti horietan euren hizkuntzan abesteaz gain, euren ohitura, egoera ekonomikoa eta soziala ezagutzera eramaten dituzte.

Abesti hauen helburua, musikaren bidez, belaunaldi berriei komunitatearen parte izateak dakarren identitate sentimenduak azaltzea da eta euren ama hizkuntza hitz egitera animatzea, hizkuntza batek dakarren aberastasuna eta mundu ikuspegia gal ez dadin. Rapa bezalako adierazpen garaikideekin maya hizkuntza birbalorizatzen dela uste dute eta lurralde horretako jatorrizko kultura mantentzen laguntzen duela.

Yucatan eskualdean, pertsona gehienek maya hitz egiten badute ere, ez dute idazten, horregatik, gramatika erakusteko ekimenak martxan jarri dira eta raparen bitartez ikasitakoa praktikatzen dute, abestiak idazten.

Luis Joel Yam Pacheco eta Eddy Mauricio Chan Pacheco dira ekimen honen sortzaileak. Eskolan hasi ziren rapa idazten. Orduan gazteleraz idazten zuten, baina berehala aldatu zuten hizkuntza eta maya erabiliz jarraitu zuten. Euren letretan egunerokotasunarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte, tradizio eta eskualdeko baloreei ukitu garaikide bat emanez musika modernoaren bidez. Haatik, poliki poliki galtzen joan diren arbasoen ohiturak ere gogoratzen dituzte musikaren laguntzaz. Abesten duen kultura ez baita inoiz hilko, jarrai dezatela horrela!

Sakatu hemen lagin bat entzun nahi izan ez gero.