Gaur hasiko da MAZ Basauri musika jaialdia

Gaur, maiatzak 3, abiatuko da Basaurin pop-rock independentea ardatz duen MAZ Basauri musika jaialdiaren bigarren edizioa. Ekitaldi guztiak Social Antzokian izango dira, ostiralero gaueko 21:00etan.
Pasa den urteko formatuari eutsita, maiatzaren 3an abiatuko da MAZ Basauri musika jaialdiaren bigarren edizioa. Berrikuntzak ere ekarriko ditu, hala ere, eta maiatzeko lau ostiraletako kontzertuetaz haratago, doako hiru hitzordu gehiagok osatzen dute kartela.
Euskal Herriko pop-rock independentearen ordezkaritza azpimaragarria du aurtengo edizioak, eta We Are Standard bizkaitarrek estreinatuko dute, Bartzelonako Mendetz taldearekin batera, MAZ Basauri jaialdiaren lehen kontzertua. Eneko Mobydick ere, Madrilen bizitokia duen algortarra eszenatokira igoko da maiatzaren 10ean, jaialdiaren bigarren jardunaldian, besteak beste.
Sarrerak dagoeneko salgai daude ohiko dendetan. Ekitaldi bakoitzeko txartelak 10 eta 12 euro bitartean eskuratu daitezke, eta lau hitzorduetarako bonoa erosteko, berriz, 30 euro ordaindu beharko dira. Berrikuntza gisa, azpimarratu bezala, maiatzak 3ko, 10eko, 17ko eta 24ko kontzertuetaz aparte, kalean egingo diren hiru kontzertu ikusi ahal izango dira doan maiatzaren 4ean, 11n eta18an.
Maiatzak 3, ostirala: We are standard + Mendetz
Maiatzak 10, ostirala: Christina Roenvinge + Mobydick
Maiatzak 17, ostirala: Catpeople + Najwa
Maiatzak 24, ostirala: Iván Ferreriro + Gari
Doako emanaldiak:
Maiatzak 4, larunbata: Txiki naiz
Maiatzak 11, larunbata: Sr. Chinarro (akustikoa)
Maiatzak 18, larunbata: Jero Romero

Egitaraua: