Gaur hasiko da 'Egunean Behin' jokoaren hamaikagarren denboraldia

Gaur hasiko da 'Egunean Behin' jokoaren hamaikagarren denboraldia Apirilaren 2ra arte izango da martxan eta finala egingo da ondoren, aurrez aurre. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-hasiko-da-egunean-behin-jokoaren-hamaikagarren-denboraldia/@@download/image/eguneanbehin.png
2023/01/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Apirilaren 2ra arte izango da martxan eta finala egingo da ondoren, aurrez aurre.
Gaur hasiko da 'Egunean Behin' jokoaren hamaikagarren denboraldia

2019an jarri zuen martxan Codesyntaxek Egunean Behin jokoa eta gaur abiatuko da hamaikagarren denboraldia, Guuk telekomunikazio-enpresaren babespean. Denboraldi honek zortzi aste iraungo ditu eta apirilaren 2an amaituko da.

Laugarren urteurrenaren aitzakian, denboraldia bukatutakoan eta Aste Santuaren aurretik, zuzeneko aurrez aurreko finala egiteko asmoa dute, areto batean. 

Denboraldi honetako sariei dagokienez, Guuk-en bidez banatutako telefono mugikor euskaragarriak eta haririk gabeko aurikular modeloak izango dira, besteak beste. Astez aste gainerako sariak iragarriko dituztela jakinarazi dute.