Gaur hasiko da Dock of the Bay: Donostiako Zinema Dokumental Musikalaren Jaialdia

Gaur hasiko da Dock of the Bay: Donostiako Zinema Dokumental Musikalaren Jaialdia Gaur hasiko da Donostiako Zinema Dokumental Musikalaren 13. edizioa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-hasiko-da-dock-of-the-bay-donostiako-zinema-dokumental-musikalaren-jaialdia/@@download/image/2a7bdb00-0621-43f0-9231-710f63542414.jpg
2020/01/13
Gaur hasiko da Donostiako Zinema Dokumental Musikalaren 13. edizioa.
Gaur hasiko da Dock of the Bay: Donostiako Zinema Dokumental Musikalaren Jaialdia

Dock of the Bay jaialdia Trueba zinema-aretoetan hasiko da eta larunbatean amaituko da Antzoki Zaharrean. Sei egunetan proposamen interesgarriz jantziko dira aretoak. Horietan 26 proiekzio eta 7 estreinaldi egongo dira. Sai ofizialean bederatzi lanez hartuko dute parte eta lehiaketaz kanpo 11 film jarriko dira ikusgai. Gainera, Paint it Black saialak Daniel Johnston omenduko du, berau izan baitzen Estatu Batuetako underground eszenako musikari garrantzitsuenetako bat.

Jaialdiari hasiera PJ Harvery: A Dog Called Money emango dio. PJ Harvey musikariaren inspirazioa, konposizioa eta disko baten grabazio ezagutuko dira dokumentalaren bidez. Horrez gain, Lil Peep: everybody’s everything filma ikusteko aukera ere izango da eta baita Italiako At He Matinee”ere.

Dock of the Bay Elkarrizketak
Aurten jaialdiak formatu berri baten alde egin du apustu: Dock of the Bay Elkarrizketak. Elkarrizketarako gune bat zinearen eta musikaren arloetako bi gonbidaturekin. Bi egun, bi elkarrizketa. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Garbiñe Ortega Punto de Vista-ko zuzendari artistikoa, Stefano Scarani musikan doktorea, Mireia Iniesta zineko irakaslea eta programatzailea Craft Film Festival-en eta Aitor Etxebarria konpositorea eta musikaria. Elkarrizketak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira, 19:00etatik 20:30era. Hurbiltzeko interesa duenak info@dockofthebay.es emailera idatzi behar du.

Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

Milesker Daniel Johnston!