Garun femenino eta maskulinoak?
Harrituta irakurri genituen Gaztezulo aldizkariaren 134 eta 135 zenbakietan (2012ko azaroa eta abendua) ‘Garun femeninoa’ eta ‘Garun maskulinoa’ izenburua duten eta Igor Erauzkinek sinatuak diren artikuluak. Bereziki ‘Sexuak’ sailean topatu ditugulako, gazteen sexu hezkuntzari buruzkoa beharko lukeen sailean.
Artikuluetan garun femeninoa eta maskulinoa deskribatzen eta azaltzen dira, biologian oinarrituta, ondorioztatuz "burmuinaren sexuazio prozesuak jokabide espezifikoak bideratzen dituela hormonen eta geneen eraginez".
Biologia eta genetikari dagokionean: testosterona bezalako hormonak baldin badira pertsonak bitan banatzeko erabiliko ditugun irizpideak, gauza jakina da neska asko egongo direla batez bestekotik gorako taldean, eta mutil asko bestean. Eta gauza bera gertatuko litzake beste edozein sailkapen irizpide klasiko erabiliko bagenu: altuera, indarra, ahotsa, sentsibilitatea, agresibitatea, kiroletarako gaitasuna…
Eta bestetik, jokabideei dagokienean, jendartean garrantzitsuagoa da ikasia eta kulturala, berezkoa eta naturala baino. Maskulino/femenino hitzen erabilera ez da neutroa, historikoki eta kulturalki esanahiez aldatuz doazen hitzak besterik ez baitira. Esaterako, Gapunen (Papua Ginea Berriko herri txiki batean) oso femeninotzat hartzen da emakumeak haserre daudenean biraoak botatzea gizonari, gure kulturan maskulinoa izango litzatekeen hizkera oso agresibo bat erabiliz. Aipatutako artikuluek diote, ordea, burmuin sexuatuak pentsamendu, emozio edota interes ezberdinak sortzen dituela neskengan eta mutilengan eta, horrela, adibidez, neskek harremanetarako joera dutela haien burmuina hizkuntzara, entzumenera, emozioetara eta oroimenera omen dagoelako bideratuta: "burmuin femeninoa harmonia soziala bermatzeko programatuta dago".
Hezkidetza baldin bada gure helburua, matxismoaren kateen oinarrietaraino iritsi behar dugu, eta horrek suposatzen du azken aldiko feminismoa egiten ari den bezala, horrelako artikuluak zalantzan jartzea. Zeren, egia balitz ere "garun maskulinoaren" existentzia, nonbait mutil ‘normal’ guztiek edukiko genukeena (guk sinesten ez ditugun hipotesiak), artikulu horretatik atera daitekeen ondorioa genero ezberdintasunen berezkotasuna da.
Gure ustez, arriskutsua da mutil/neska ezberdintasunak naturalizatzen eta normalizatzen dituen mezu hau, berezkoak eta aldaezinak diren jokaera batzuk daudenaren ustea zabaltzen duelako, estereotipoak indartuz. Honek errealitatea desitxuratzen du, ez baita jendartean ikus dezakegun nortasun aniztasunaren isla. Horregatik, diskurtso hori deseraikitzen hasi beharko genuke, eta sexu hezkuntzan lan egiten dutenek, artikulua sinatzen duen Guzu zentroak adibidez, ardura berezia du lan honetan. Sustatu dezagun norbanakoaren sexualitate, gorputz eta desiren autoezagutza askea, aurretik esan gabe zein jarrera diren normalak sexuaren arabera. Imajinatu al genezake giza eskubideetan aditua den batek arrazismoari buruzko artikulu bat idaztea, beltz eta zurien arteko ezberdintasunak esplikatuz?