Garraiobide merkeena

Errepide ertzean paratu, besoa luzatu eta, atzamar potoloa gorantz dugula, eskua gidariei erakutsi. Nork ez du, noizbait, denok ulertzen dugun nazioarteko keinu hori egin? Batzuetan, abentura baten hasiera izan daiteke autostop-a; gehienetan, parrandatik bueltako edo hondartzara joateko bidaia arintzeko modua. Dena dela, gero eta gutxiago egiten da gurean.
Diotenez, gero eta zailagoa da Euskal Herrian, autostop-a egiten hasiz gero, ibilgailuren bat gelditzea. Baina, are zailagoa da, autoan joanez gero, autostop-egile bat aurkitzea. Zer gertatzen da? Guztiak hartu dituzte, ala? Ez. Autostop-aren gainbeherak arrazoi asko ditu, eta ez dugu hemen tesi bat egiteko asmorik, ezta gutxiago ere. Bestalde, joera bera dago beste toki batzuetan, eta hiri handietan jendeak ez du hainbeste elkar ezagutzen nabarmenagoa da. Baliteke, beraz, zure inguruan autostop-a oraindik errotutako ohitura izatea, batez ere herri txiki batean bizi bazara. Baina ezin uka, oro har, duela hamar urte baino gutxiago egiten dela.
Unibertsitatean inor gutxi
Esandakoa geure begiz behatzeko, betidanik autostop gune handi izandako EHUren Leioako campusera jo dugu. Kafetegiko tabernari batek esan digunez, "duela hamar urte ez bezala, nekez topa daiteke orain autostop-a eginez dabilenik". Autobus gidarien eta aspalditik autoz bertaratzen direnen arabera, arrazoiak argiak dira: "gaur egun, edonora joateko eta edozein ordutan daude autobusak, eta lehen ez", adierazi digu gidari batek.
Garraio publikoaren maiztasuna handitzeak galtzorian utzi du ohitura hau zenbait lekutan. Beste arrazoi bat beldurra izan daiteke, edo elkartasun eza, edo bien arteko nahasketa bat. Faktore horiek neurtzea oso zaila da, zelangura. Neurgarriagoen artetik, garraio pribatua aipa daiteke: auto salmentak gora egin du nabarmen azken boladan, eta horrek autostop-egileak murriztu ditu.
Autostop-a munduan
Euskal Herrian, autostop-a apurka-apurka galduz doan ohitura baino ez da, baina munduko hainbat lekutan indar handia du oraindik: autostop-egile elkarteak daude, topaketak egiten dituzte, web guneak ere badituzte Europan, ekialdeko hainbat herrialde nabarmendu behar dira: Lituania, Letonia, Errusia, Alemania Hain zuzen, abenduan, Autoestoparen 5. Nazioarteko Topaketa egin zuten Rigan, Letoniako hiriburuan.
Ameriketan, AEB eta Argentina aipatu behar dira. Herrialdeotan ere indar handia du autostopak. Eta amaitzeko, hitzaren jatorria:autostop hitzak ingeles jatorrikoa dirudi, baina ez da hala. Izan ere, ingelesez hitch-hiking esaten da eta egilea, hitch-hiker. Nondik dator, bada, hitza? Frantsesetik, batzuen arabera. Batek daki.
Hona hemen autostop-a egiteko zenbait aholku.
Ondo aukeratu ibilbidea, batik bat bidaia luzea bada: biderik laburrena ez da beti azkarrena izaten. Hiri handiak saihestu.
Jar zaitez autoek abiadura txikian joan behar duten lekuetan. Esaterako, bihurgune batetik 50 metrora edo. Ez jarri bihurgunean bertan edo zati zuzen luze baten erdian.
Jar zaitez beti gidariak zure ondora iritsi baino askoz lehenago ikusteko moduan. Autoa gelditu ala ez erabakitzeko, denbora behar izaten dute eta; bat-batean agertzen bazara, ez dute pentsatzeko tarterik izango.

Autostop-ak ere baditu errekorrak. Joan den azaroaren 5ean, munduari bira osoa eman dioten autostop-egile poloniar bik Gyatso-La igarobidera iristea lortu zuten, Tibeten. 5.200 metroko altueran dago Gyatso-La eta, horrenbestez, Kingak eta Chopinek hala baitute izena bidaiari amorratuok orain arteko marka hautsi dute. Bi hauen balentriara arte, errekorra Alexey Voroven esku zegoen. San Petersburgoko Autostop Elkarteko presidentea da Vorov, eta 5.100 metroko igarobide batera iristea erdietsi zuen behinola, Andeetan.

Aholkuak

Gorantz ere egin daiteke