Gael Garcia Bernal: Katu begiradadun pelutxea

Gurasoak aktore buhameak eta ateoak zituenez gero, fededun egitea izan zen Gael Garcia Bernal nerabeak haien aurrean bere errebeldia aldarrikatzeko aurkitu zuen modu bakarra. Bere sinismena, ordea, tekilaz bustitako gau bat baino arinagoa da. Paradoxikoki, deabru burokratizatu bitxi baten rola egokitu zaio sex-symbol mexikarrari Agustin Diaz-Yanes interesgarriaren "Sin noticias de Dios" iradokitzailean. Izarren bizitzek yo-yo mozkortiek baino bira gehiago ematen dituzte usu, zinez.
Neurri txikiko baina talentu handiko aktorea da Gael Garcia Bernal atsegina. Gaztedanik hasi zen interpretazioaren munduan. Gurasoek antzerkiaren pozoi eztiaz tentatu baitzuten mukizu bat besterik ez zenean. Agertokietatik telebistara egin zuen jauzi berehala. Lasterrera, famatu bihurtu zen "El abuelo y yo" telesailari esker. Benetako aktore izateko, baina, fama ez da as-ki. Ikasi beharra dago. Bere aurpegi politari sentimendu koloreko keinurik marrazten ez dion aktorea ihartuz baitoa denboraren poderioz.
Hortaz, arrakasta merkearen autopistari muzin egin eta zazpigarren artearen izpiritura zeramatzaten bidezidor lokaztuetan barna galdu zen urte luzez. Sarerik gabeko jauzi hirukoitz hartatik onik irten zen, ordea. Peluxe itxurako gaztetxo mexikar haren katu-begiradaren esklabu erori baitzen Londresko Central School of Speech and Drama elitista. Thamesisko behelainoan amatatu ziren izar iheskor anitzek ez bezala, Gaelek nabarmen egin zuen distira bere estreinako filmean. Alejandro Gonzalez Iñarrituren "Amores perros" gordinean, hain zuzen. Interpretazio hura, bai-na, ez zen halabehar hutsaren ondorio izan. Lan apart haren maila on berbera baitu Alfonso Cuaronen "Y tu mama también" gazi-gozoan egin berri duenak.
Fito Paez abeslariaren "Vidas privadas" filma ere berezia da oso Gael samurrarentzat. Bihotza lapurtu dion neska Dolores Fonzi aktorea- bertan ezagutu zuelako, apika. Maitasunak ezezik, kezka sozialak ere aterpe hartu du Gaelen baitan. Are eta gehiago, "Fidel" telesailean Che Guevararen rola jokatu duenetik: "Mexiko drama bat da. Txirotasun eta aberastasun handiak sortzen di-tuen krimen antolatua delako po-litikaren oinarria". Gael xaloak hain maitea duen Billy Wilder maisuaren hitz ezagun batzuk euren testuingurutik at eramanez gero, itxaropenean kulunkatzeko ziorik egon liteke, ordea: "Eurek dute boterea baina guk gloria". Aski ote?