Funka, erritmoaren dardara

Funk. Askotan entzun dugu hitz hori. Baina zer dago hitzaren atzean? Normalean musika estilo jakin batekin lotzen dugu, eta gehienetan, James Brown zenarekin. Funk hitzak, ingelesez, beldurra esan nahi du; beldurgarria edo beldurtia. Musikari dagokionez, XX. mendeko musika dantzagarri eta hipnotikoenetakoa da.
Funk-a, musika gehienak bezala, garapen baten ondorio da. Izan ere, izaki bizidunen antzera, musika aldatu egiten da denboraren poderioz. Eskerrak. Musikaren garapenei izena jartzen diegu, eta estilo 'berria' sortzen dugu, beraz.
Soul, jazz eta rhythm & blues musiken garapenetik 60ko hamarkadan sortutako estiloa ei da funk-a. James Brown iazko abenduan hila omen da haren sortzailea; baina agian, hobe genuke esatea James Brown-ek, garapen horretan, ezinbesteko pausoa eman zuela.
Musika honen aurrekariak AEBetako New Orleans hirian bilatu beharko genituzke. New Orleans kolonizatzaile frantziarrek sortu zuten 1718. urtean. Es-painiarrek, portugesek, ingelesek eta hainbatek egin bezala, frantziarrak ere, langile merke bila, Afrikara joan ziren eta afrikarrak, indarrez, esklabo eraman zituzten Ameriketara. New Orleansera eramandakoek, ordea, berezitasuna zuten.
Normalean, afrikar esklaboek debekatua zuten haien kultura edo erlijioa jarraitzea; galarazia zu-ten haien hizkuntzan hitz egitea, haien ohiturei eustea edo haien jainkoak gurtzea. New Orleanseko esklaboei, berriz, danborrak jotzen uzten zieten. Hiletetan danborrak jotzea ohitura zen mendebaldeko afrikarren artean; haien ustez, pertsona bat hiltzen zenean askatasuna lortzen zuen, eta horregatik, askatasun hori ospatzeko, musika alaiarekin laguntzen zituzten hiletak. Hilerrirako bidean, izugarrizko festa antolatzen zuten, eta festaren muina danbor hotsa zen: erritmo errepikakor, dantzagarri eta hipnotikoa. Danbor hotsak beste instrumentu batzuekin nahastu zituzten ondoren --haize sekzioko tresnak, bereziki. Erritmoa, hipnosia eta dantza "basatia". Horra hor, funk musikaren mamia.
James Brown
James Brownek odolean zeraman funk musikaren mamia. 1933an jaio zen, Hego Karolinako Barn-Well herrixkako txabola batean. Amak bakarrik utzi zuen, eta hasieran, aita arduratu zen haurraren he-ziketaz. Ondoren, izeba batek Georgiako Augusta herrian zuen tabernaputetxean pasatu zuen gaztaroa. Ikasketarik gabe, zapatak garbitzen, kotoia jasotzen eta autoetako piezak lapurtzen lortu zituen lehen sosak. Lapurreta egiteagatik, zortzi eta hamasei urte arteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta hiru urte pasatu behar izan zituen espetxean. Boxeolari edo beisbol jokalari profesional izan nahi zuen, baina Bobby Byrd piano jotzaileari esker, musika munduan hasi zen.
Lehen pausoak gospel musikan eman zituen. Hala ere, Little Richard-en aholkuak jarraituz, rhythm & blues eta soula egiten hasi zen; The Famous Flames taldearen garaia izan zen. Berehala lortu zuen ospea beltz komunitatean; zurien artean, aldiz, ez zuen Otis Reddingek, Ray Charlesek edo Aretha Franklinek zuten oihartzuna. Basatiegia omen zen zurien belarrietarako.
60ko hamarkada bukaeran, beltz izatearen kontzientzia hartu zuten AEBetako afro-amerikarrek; Botere Beltzaren (Black Power) eta Beltza naiz eta harro nago leloaren sasoia zen. James Brown-ek garrantzi handia izan zuen horretan, musikari dagokionez. Soularen gozotasuna alde batera utzita, eta melodiaren gainetik, erritmoan oinarritu zen Brown. Erritmoaren indarrak markatzen zuen kanta, eta talde osoak erritmo hura garatzea zuen helburu. Musika aldetik, abesti indartsuak ziren, eta hitzak eta gaiak ere, 'gogorrak', garai hartarako. Brownek Esan ozenki, beltza naiz eta harro nago izeneko kanta grabatu zuen, gerora beltz komunitatean lelo ezagun bihurtutakoa.
Beltz komunitateak, azkenean, 'berdintasuna' lortu zuen paperean, eta amerikar 'zintzo' bilakatu zen James Brown. Drogen aurkako kanpaina ofizialetan ikur izateagatik saritu eta droga kontsumitzegatik kartzelara eraman zu-ten. Negozio gizon eta AEBetako ikurren de-fendatzaile sutsua izan zen Brown; "negozio munduko langilerik amorratuena" zela zioen. Urtean 300 kontzertu emateko gai zen, eta taldekideak menpeko soldadu balira bezala tratatzen zituen. Diziplina militarra zuen.
Musika arlotik begiratuta, XX. mendeko abeslari eta musikari nagusietakoa izan da James Brown. Gospel, soul eta rhythm and blues mu-siken garapenean izugarrizko pausoa eman zuen, eta berak sortutako abestiek eta erritmoek iraultza ekarri zuten musika mundura. Horregatik, musikazale gehientsuenek sentitu dute James Brownen doinuen eragina.
Funkaren iraultza
Zerk bereizten du funka? Zergatik izan du hainbesteko eragina musika munduan? Soul, gospel eta rhythm and blues musiken garapenetik dator funka, eta afro-amerikarren musika guztiak bezala, afrikar erritmoetan oinarrituta dago. Baina besteetan ez bezala, funk-ean erritmoa da nagusi. Ordura arteko musiketan, oro har, melodia zen garrantzitsuena; funkean, berriz, bigarren mailan geratu zen, eta erritmoak hartu zuen nagusitasuna. Soul musikan, adibidez, abeslariak ziren izarrak, eta haiekin zihoazen musikariak, aldiz, laguntzaile hutsak ziren; ahotsari oinarri musikala jarri besterik ez zuten egiten. Funk musikan, talde lana indartu egiten da, talde osoak erritmoa garatu behar du, melodiaren gainetik. James Brownek oso garbi zuen, eta beraz, garaiko musikari onenak izan zituen lagun: Maceo Parker, Pee Wee Ellis, Fred Wesley, Bootsy Collins eta abar.
Hasieran, funk kantak oso laburrak ziren singlearen mugek eraginda, neurri batean Baina, teknologiak aurrera egin eta iraupen luzeagoko grabazioak egiteko aukera eman zuenean, etekin ederra atera zioten funk musikariek. Hain zuzen, musika mota honen beste ezaugarrietako bat kanten iraupena da, luzeak baitira abestiak. Horrek haien dohainak garatzeko aukera ematen die musikariei. Eta, era berean, erritmoa errepikatuta, trantze egoera bilatzen dute, gutxi gora be-hera, musikariek. Beste ezaugarri bat kanten indarra da musika "basatia" dela diote askok; ba-rru-barrutik sortutakoa da, eta edertasuna bilatu baino gehiago, mugimendua eta iraultza bilatzen omen du.
60ko hamarkadaren erdialde hartan, giza eskubideen aldeko aldarrikapena pil-pilean zegoen AEBetan, eta emakumeek ere protagonismoa eskatu zuten musika munduan. Abeslarien 'apaingarri' hutsak baitziren ordura arte. Abeslari na-gusi bihurtu ziren, beraz, eta maitasunaz gain, beste gai batzuk ere jorratzen ziztuzten kantak konposatu zituzten orduan hasi ziren konposatzen, ordura arte ahotsa jarri besterik ez baitzuten egiten: erritmo indartsu, errepikakor eta azkarrak; abiadura handiko baxu zikinak slaparen sorrera; gitarren rif zorrotzak eta garrasiaren pareko ahotsak. Musikaren indarra.
Funkaren eragina
Azken hamarkadetako musikarik eraginkorrenetakoa izan da funka. Rap, breakbeat eta disko musiken sorreran eragin zuzena izan du, eta zeharkakoa, ia gainerako guztietan rockean, bereziki.
Funk-rapa. Raparen sorreran ezinbesteko eragina izan zuen funk musikak. 80ko ha-markada hasieran lehen hip-hop festak antolatzen zituztenek funk diskoen zati erritmikoak erabiltzen zituzten, abeslari eta festa animatzaileen oinarri modura. Baita break dantzariak mugimenduan jartzeko ere. James Brown-en Funky drummer kantan entzun daitekeen bateria, esaterako, ehunka aldiz sanpleatu izan dute rap musikan eta baita beste estilo batzuetan ere.
Afrobeat-a. Funk musikaren sustraiak Afrikan dauden arren, AEBetako afro-amerikarrek sortutako estiloa da. Funk musikaren doinuak Afrikara iritsi bueltatu zirenean, hainbat musikari afrikar erritmo horrekin maitemindu ziren, eta berenganatu egin zuten. Nigeriako Fela Kuti izan daiteke adibide garbiena, baina beste askok ere landu dituzte funk doinuak Afrikan.
Favela funka. Txundigarria da, benetan, kanpotik iritsitako erritmoak bereganatzeko brasildarren trebezia. Askotan, sortzaileek beraiek baino hobeto egiten dutela dirudi. Funk erritmoak bere egin di-tuzte, eta Brasilgo musikaren berezitasunak gehitu dizkiete. Gaur egun, Brasilgo favela edo auzo txiroetan egiten duten funkak, musika aldetik, ez du zerikusi handirik AEBetan egindakoarekin, baina hura baino basatiagoa da.
Blaxploitation-a. Hainbat herrialdetan izan ezik, zinema munduan ere eragin handia izan du funkak. 60ko hamarkada amaieran, protagonisten artean afro-amerikarrak zituzten filmak egiten hasi ziren zuzendariak, eta haietako soinu banda, noski, funk musikarekin osatuta zegoen. Filmak, teknikoki, ez ziren bereziki onak, baina musikari erreparatuta, izugarriak ziren.
Euskal funka. Euskal Herrian, mesfidati begiratu izan zaio beti kanpotik etorritako edozein musika 'arrotzari'. Rockak kostata, hasieran lekua egin du, eta rockak utzitako zirrikituari esker, funk doinuek eragina izan dute Euskal Herriko talde askotan. Euskal Herrian talde gutxik nahi baino gutxiago egiten dute funka, baina hala ere, gero eta gehiago dira. Haien artean daude Ortophonk, Acido C, THC, Al Jazz Era, King Funk, Elephunkman, Old School Funky Family, Acid Gazz, Okabe, Marakooja eta abar.