Fotogenia benetan existitzen al da? Teoria baten arabera ez

Egia unibertsaltzat duzu: ez zara fotogenikoa eta ezin duzu hori ekiditeko askorik egin. Argazkietan ondo ateratzen direnak daude eta ez direnak ondo ateratzen. Kito. Fotogenia badaukazu edo ez daukazu. Bada dirudienez guztia gezurra da. Mina Barrio argazkilari profesionala da eta bere TikTok eta Instagram kontuetan azaltzen du zergatik den gezurra. Barriok mugikorrarekin argazki onak nola atera erakusten du eta dio fotogenia entrenatu daitekeen gaitasuna dela.
Beraz, fotogenikoa ez bazara, besterik gabe, gaitasun hori ez duzulako entrenatu da. Hori da guztia, ez dago ezer txarrik zure aurpegiaren simetrian edo zure begiradan edo zure irribarrean. Ez dago ezer txarrik zure ilean argazkietan gaizki ateratzeko. Ahaztu guzti horretaz, zure ikuspuntuari reset egin. Eta ez uste, biral bilakatzeko eduki sortzaileak asmatutako kontua denik, planteamendu honek oinarri zientifiko argia du eta frogatuta dago.
Hau neurozientziari eta epe luzerako potentziazio sinaptikoari esker azaltzen da. Argazkilariaren esanetan edozein jarduera burutzeko hainbat neuronak batera koordinatu behar dute, bide bat sortuz, beraz, zenbat eta entrenatuago egon bide hori egiteko, errazagoa izango da. Horregatik, kamera aurrean posatzea ere entrenamendu kontua da. Batetik, posturarekin zerikusia duten angeluak eta alderdi teknikoa dago. Bestetik, are eta garrantzitsuagoa dena, kamera aurrean jartzen garenean izan ohi dugun gogo-aldartea dago.
Azken honetan baitago fotogeniaren alderdi magikoa. Barrioren esanetan, ohituta egon ohi gara argazkietan gaizki ateratzera, eta horregatik, uste dugu argazkia ateratzeko prestatzen garen aldiro gaizki aterako garela. Uste honek estualdi sentsazioa eragiten digu, deseroso gaude eta autoestimua falta zaigu eta guzti hori argazkian islatuta geratzen da. Nola atera zirkulu horretatik? Selfieterapiarekin. Eduki sortzaile honen esanetan hau gainditzeko ezinbestekoa da behin eta berriz kamera aurrean jartzea selfieak egiteko eta norbere itxura fisikoarekin bakeak egiteko. Norbere buruarekiko maitasuna entrenatzea da nolabait selfieterapia. Zure baikortasuna entrenatuz, fotogenia entrenatuko duzu.