Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Invisible'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Invisible' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-invisible/@@download/image/1MBYVpLH2oJ0rEikJuiKBmQfFkc.jpg
2025/05/15
Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Invisible'

‘INVISIBLE’ ⭐⭐ (2/5)
Paco Caballero
6 atal
Disney+

Eloy Moreno idazlearen liburuan oinarritutako Invisible telesailak Capi izeneko nerabearen istorioa azalduko du. Kontakizun gogor eta sentikorra da eta gure gizarteko arazo larri bati helduko dio: eskola-jazarpena. Ikus-entzunezkoak erreminta boteretsuak dira gizartean dauden arazoak agerian uzteko, baina mezuak zorroztasunez zabaltzea da gakoa, sotiltasunez; edozein modutara egin eta ikusleari diskurtso moralistak etengabe jaurtiz gero, mezuek indarra galtzeko arriskua dute. Serie honek salatzen duena premiazkoa da, baina zenbait unetan “pornografia emozionala” deritzonetik gertuegi kokatzen da; malko erraza eragiteko asmoz sortuak diren eszena batzuk nahiko funsgabeak dira. Alde on eta txarrak dituen ekoizpena izan arren, jorratzen duen gaia hain garrantzitsua da, ezen irmoki gomendatzen dudan.

Onena: Gaia.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: 13 Reasons Why (2017, Brian Yorkey) eta Wonder (2017, Stephen Chbosky).