Fermin Muguruza: Multinazionaletatik gero eta presio handiagoa jasaten dugu

Hemen dator berriro ere haize-erauntsia. Aurreko biran 300.000 lagunen aurrean jo ondoren, Fermin Muguruzak "FM 99.00 Dub Manifest" diskoa kaleratuko du hil bukaeran. Irundarrak aurreko taldekideak eta hainbat kolaboratzaile elkartu eta berriro ekingo dio lanari. Oraingo honetan, "Sound Sistem Mundiala" dakarkigu.
Zer topatuko dugu disko berri honetan?
Aurreko diskoa dugu abiapuntu. "Brigadistak Sound Sistem" grabatu genuenean izpiritu aske bat sortu zen. Diskoa kaleratu genuenetik urte t'erdi inguru pasa da eta nire ibilbidean bigarren urratsa da hauxe. Soinu aldetik gauza berriak izango ditu, baina aurreko diskoaren hildotik. Bestetik, aipatutako izpiritu eta mentalitate aske horren jarraipena da. Aurreko biran sortutako kezkak eta ideiak jaso ditugu. Horrez gain, banda honek lortutako musika batasuna ere nabarmentzekoa da.
Taldekideok hainbat herritakoak zarete. Nola lortzen da denok bat egitea bai musikan, baita zuen arteko harremaneta ere?
Hori ezkutuko lana da. Hasieran beldur nintzen; denak nire lagunak ziren, baina hala ere, ez zuten elkar ezagutzen. Gure lehen bazkaria Babel dorrea bezalakoa izan zen. Independentzian mugitzen garenok baldintza gogorragoak izaten ditugu birak egiterakoan, zaila da guztiekin gelditzea entseiu bakar bat egiteko edo zuzenean jotzeko. Behin, EEBBtara joateko, Bruselan egin genuen zita. Handik New Yorkera joan ginen, gero Arizonara eta azken bidaia , San Frantziskoraino. Sortutako adiskidetasunari esker askoz hobeto gainditu ditugu arazoak. Taldekideen giza kalitatea izugarria izan da.
Estatuko bi jaialditan zentsuratu zintuzteten. Oraindik ere arrotzak al gara euskaldunok kanpoan?
Ez dut uste. Honelako gauzak gertatzen diren arren, Estatuan badago gurekin bat egiten duen jendea. Madrilen edota Valladoliden jo izan dugunean, lepo bete dira aretoak. Ez dut uste hizkuntzak mugatzen gaituenik. Alemaniako edo Italiako zenbat talde ezagutzen ditugu guk hemen? Oso gutxi. Arazoa egitura da, lanean dago gakoa. Zenbait herrialdetan gauza asko jaso dudalako jo izan dut. Beste batzuek ere bideak ireki dituzte. Ez dok Hamairun edota Rock Radical Vasco deitutakoan aritutako jendeak egindako lana eta egungo zenbait disketxe eta taldeena, esaterako, garrantzitsua da benetan.
Disketxeak aipatu dituzu. Nolakoa izango da Esan Ozenki bezalako disketxe independenteen etorkizuna?
Argi dago multinazionaletatik jasotzen dugu presioa gero eta handiagoa dela eta erne ibili beharko dugula atzean ez gelditzeko. Bestalde, egoera normalizatuago batera helduz gero. Esan Ozenkin behintzat, oso argi dugu beste gauza batzuk lortu behar ditugula. Hau da, emisio kuota lege batzuk euskarazko musika entzun ahal izateko, adibidez. Onartezina iruditzen zait zenbait irratitan euskal musikarik ez entzutea. Irrati askok ez du kantu bakar bat ere jartzen euskaraz. Frantzian, adibidez, % 40 emititu behar dute bertako hizkuntzan eta Katalunian %25. Guk ere antzeko kuota bat behar dugu Euskal Herrian. Nire ustez, ezin dugu beti dirulaguntzen zain egon. Badira beste bide batzuk eta emisio kuotak gero eta premia handiagoa du.
Irungo Moskun jaio zinen eta bertan eman zenuen birako azken kontzertua. Nola ikusten duzu auzoa?
Harreman estua dut auzoarekin eta beti erne ibiltzen naiz gertatzen den guztiarekin. Ni hemen jaio nintzen eta ziklo eta bolada ezberdinak ikusi ditut. Oraindik gune erreferentziala, jopuntua dela uste dut. Moskun hainbat lagun koadrila dago baina aldi berean, denok koadrila berekoak gara. Taldekideak ere Moskukoak dira honezkero, bertako jendeak oso ondo hartu ditu eta. Musika aldetik kristoren interesa izan du beti auzo honek. Gure ingurua ere kontuan hartu behar da, Hendaiak, Irunek eta Hondarribiak eremu bera osatzen baitute nolabait. Talde asko sortu da inguru honetan: Dut, Lisabo, Lif, Skunk...
Zuk Oskorriren 25. urteurrenean parte hartu izana arrunta iruditu zitzaigun. Baina nola sortu zen Peret-ekin abestia grabatzeko ideia?
Kar, kar, kar... Espainiako Radio 3 irratian egindako elkarrizketa baten ondoren deitu zidaten kantua grabatzeko. Aldez aurretik nire burua aurkeztu nion Pereti. Musika esatari batzuentzat pizti beltza nintzela azaldu nion eta EHren hauteszerrendetan ere parte hartu izan dudala. Azken finea, beti hor dago kriminalizazioaren mamua. Hala eta guztiz ere, nirekin grabatu nahi zuela esan zidan. Euskal Herrira etorri eta bi egunetan grabatu genuen. Niretzat lan hau oso garrantzitsua izan da, gaur egun bizi dugun egoerarengatik. Euskaldunon kontrako gurutzada dago eta oso polita izan da ijito batek euskaldun batekin abestea eta gainera, euskaraz. Niri sekulako ilusioa egin zidan rumba katalararen aintzindariarekin aritzeak.
Euskaldunon aurkako kanpaina dagoela diozu. Nola ikusten duzu egungo egoera politikoa?
Aznarrek iragarri zuen bezala, salbuespen egoeran gaude. Abertzaletasuna eta euskal kutsua duen edozeren kontrako erasoak areagotu egin dira eta adierazpen askatasuna zentsuratuta dago. Etorkizunari begira, Lizarra-Garazi akordioak bizirik jarraitu behar duela uste dut. Eredu hori oso baliagarria da. Izen aldaketa behar badu, alda dezagun, baina eredu horri eutsi behar diogu zalatzarik gabe, azken urteotako gertaerarik interesgarrienetarikoa izan da eta.