Primeran plataforman ikusi beharreko hiru eduki

Primeran plataforman ikusi beharreko hiru eduki Opor egun euritsuak izango omen ditugu, eta, beraz, hemen dituzu denbora aprobetxatzeko zenbait ikus-entzunezko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/primeran-plataforman-ikusi-beharreko-hiru-eduki/@@download/image/nerea alias intimitate.png
2026/03/30

Testua: Maitane Legarreta
Argazkiak: Mikel Blasco (Linbo) eta EITB

Opor egun euritsuak izango omen ditugu, eta, beraz, hemen dituzu denbora aprobetxatzeko zenbait ikus-entzunezko.
Primeran plataforman ikusi beharreko hiru eduki

1. 'Linbo'
Aitziber Grados altsasuarrak aurkeztutako late night saioaren bigarren denboraldiaz gozatu dezakezu. Igandero atal berria izaten da, eta bost atal argitaratu dituzte dagoeneko. Hainbat gonbidaturi egindako elkarrizketak ikusiko dituzu: Süne, Bittor Kas, Merina Gris, Usoa Ostolaza eta Peio Goikoetxea, Itziar Ituño eta Arnatz Puertas, Joanes eta Xabat Illarregi, Ibil Bedi, Kepa Errasti...
Umorerik ere ez da falta izaten. Eta aurreko denboraldia ere ikus dezakezu, bere garaian 

2. 'Betiko gaua

Eneko Sagardoyk zuzendutako film labur honetan Miren Gaztañaga eta Elena Irureta dira aktore protagonistak. Mirenek ama ikusiko du errepidean, alokatutako kotxe bat gidatzen, eta errepidean barrena jarraituko dio. Gaua, misterioa eta tentsioa barnebiltzen ditu, eta galdera ugari pizten ditu hamazazpi minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoak. Nazioarteko hainbat jaialditan erakutsi dute filma, eta 2025eko Goya sarietan izendapena lortu zuen fikziozko film labur onenaren sailean. Sagardoyk Nerea Ibarzabalekin batera idatzitako gidoia du.

3. 'Intimitatean'
Nerea Alias aurkezleak Euskal Herriko hainbat emakume ezagun elkarrizketatzen ditu eta, gertuko giro goxoan, norbere bizitzari buruzko zenbait konturen inguruan aritzen dira. Hirugarren denboraldian Ane Rot, Ane Gabarain, Iratxe Aguilera, Zuriñe Hidalgo, Ainhoa Etxebarria, Anabel Arraiza, Nerea Mazo, Sara Cozar, Onintza Enbeita eta Edurne Pena izan dira.