Facebooken zentsura, oraingoan GAZTEZULOn
Inor ez dago sare sozialaren atzaparretatik libre!

Aurreko astean eman genuen Dabadaba tabernak jasandako zentsuraren berri; Texxcoco taldearen kontzertua promozionatzeko, taldearen azken bideoaren irudiak erabili zituzten froga moduan, eta zuzenean, sare sozialak kontua itxi zien betiko. Arrazoia? Emakumeen titiak agertzea.
Oraingoan, GAZTEZULOri egokitu zaio Facebooken zentsura jasatea, kasu honetan, albistea eman eta bideoaren irudiak zabaltzeagatik. Kasu honetan, sareak publikatutako sarrera ezabatu du, iraingarria zela eta bere arauak hausten zituela adieraziz. Noiz arte, Facebook?