Dabadaba, Facebookek zentsuratuta

Dabadaba, Facebookek zentsuratuta Texxcoco taldearen bideo bat partekatzeagatik Facebook kontua itxi diote tabernari! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dabadaba-facebookek-zentsuratuta/@@download/image/Captura de pantalla 2018-04-12 a las 12.31.52.png
2018/04/12
berria
Texxcoco taldearen bideo bat partekatzeagatik Facebook kontua itxi diote tabernari!
Dabadaba, Facebookek zentsuratuta

Facebookek Dabadaba tabernaren kontua itxi du betirako. Arrazoia? Texxcoco taldearen kontzertua promozionatzeko bideo froga bat igotzea. Eta noski, bertan sare sozialarentzat horren zentsuragarriak diren emakumeen titiak ikusten ziren; hori da sareak tabernaren orria behin betiko ezabatzera eraman duen arrazoia.

 

Tabernaren arduradunak zur eta lur gelditu dira; kontuak 20.000 jarraitzaile zituen, eta igo zuten bideoa froga bat besterik ez zen izan, ez ziren ezer publikatzera iritsi. Promoziorako aukeratutako bideoa Texxcocoren azken bideoklipa izan zen, hain zuzen, polemika bera sortu zuen bideoa, non abeslariek beren titiak erakusten dituzten. Bideo hau Youtubek zentsuratu zuen, baina ondoren berriro baimendu zuten. Hemen duzue bideoa:

 

 

Itxieraren ondoren, Dabadabak profil berria ireki du Facebooken. Bisitatu nahi baduzu, egin klik hemen.