Facebooken azkena: Willendorfeko Venusa zentsuratuta

Facebooken azkena: Willendorfeko Venusa zentsuratuta Sare sozialak dagoeneko barkamena eskatu tuen arren, gertatu da; eskultura paleolitikoaren irudi bat zentsuratu du. Noiz amaituko da bular biluzien aurkako guda? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebooken-azkena-willendorfeko-venusa-zentsuratuta/@@download/image/1519823564_200839_1519823683_noticia_normal_recorte1.jpg
2018/03/01
berria
Sare sozialak dagoeneko barkamena eskatu tuen arren, gertatu da; eskultura paleolitikoaren irudi bat zentsuratu du. Noiz amaituko da bular biluzien aurkako guda?
Facebooken azkena: Willendorfeko Venusa zentsuratuta

K.A. 25.000 eta 28.000 urte bitartean kokatutako eskultura paleolitiko baten irudia izan da Facebookeko zentsura makinaren azken biktima. Ziur ezaguna egiten zaizula Willendorfeko Venusa: Vienako Historia Museoan dago gordeta, eta eskoletako testu liburu guztietan daude bere irudiak. Baina emakume biluzi baten gorputza irudikatzen duenez, Facebooken algoritmoak automatikoki zentsuratu du.

 

Hain zuzen, Laura Ghianda artista italiarrak igo zuen Venusaren irudia bere kontuan, eta zentsura salatu zuen. Sareak barkamena eskatu du, eta onartu du bere arau zorrotzen barruan ez direla eskulturak sartzen. Dena den, bere robotak huts egin du oraingo honetan.

 

 

Ez da Facebookek artearen aurkako zentsura egiten duen lehen aldia. GAZTEZULOn kontatu genizuen moduan (irakurri albistea), Facebook Frantziako Justiziara eraman dute; 2011n emakume baten gorputz biluzia zentsuratu zuen, baina ez edozeinena; Gustave Courbet margolariaren Munduaren jatorria artelan famatua ezabatu zuen erabiltzaile frantses baten kontutik. Noiz arte Facebook?