Artearen zentsura, feminismoaren izenean

Artearen zentsura, feminismoaren izenean Manchester Art Gallery museoan John William Waterhouse margolariaren koadro bat erretiratu dute; arrazoia? Artean emakumeek izan duten rolaren inguruan eztabaida piztea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artearen-zentsura-feminismoaren-izenean/@@download/image/Waterhouse_Hylas_and_the_Nymphs_Manchester_Art_Gallery_1896_15.jpg
2018/02/02
berria
Manchester Art Gallery museoan John William Waterhouse margolariaren koadro bat erretiratu dute; arrazoia? Artean emakumeek izan duten rolaren inguruan eztabaida piztea.

John William Waterhouse margolariaren Hilas eta ninfak obra dagoeneko ez dago ikusgai Manchesterreko Art Gallery museoan. arrazoia oso sinplea da; biluzik dauden emakumeak erakusten dituelako kendu dute. Biluzik, eta jarrera lizunean. Erabaki horren atzean arrazoi feminista bat dago; zein den asmatuko zenuke?

 

Ez, ez da puritanismo kontua; museoaren arduradunek azaldu dutenez, eztabaida piztu nahi izan dute emakumeak artean bete duen rolaren inguruan. Artelan gehienetan, emakumea edertasuna ordezkatzeko objektu hutsa da, edota gaizkia, tentazioa, lizunkeria eta sexua irudikatzeko erabili da. "Lotsa ematen digu orain arte horretaz ez ohartu izana" adierazi dute arduradunek; "artean ere, ezinbestekoa da emakumeari egin zaion lekuaz hausnarketa egitea, eta gauzak birplanteatzea". Erabakiak bitan banatu du eztabaida publikoa; batzuek neurria txalotu duten bitartean, beste batzuek uste dute artea zentsuratzeak aurrekari arriskutsua ezartzen duela. Eta zuei, zer iruditzen zaizue? Erantzun aurretik, begiratu emakumea protagonista duten artelan historiko batzuk:

 

                                

 

 



 

ZENTSURA FACEBOOKEN, BAINA EZ ARRAZOI FEMINISTENGATIK

Hain zuzen, aste honetan bertan Facebook Frantziako Justiziara eraman dute; 2011n emakume baten gorputz biluzia zentsuratu zuen, baina ez edozeinena; Gustave Courbet margolariaren Munduaren jatorria artelan famatua ezabatu zuen erabiltzaile frantses baten kontutik. Orain, Frantziak epaitu egingo du Zuckebergen enpresa.