Ezkontzatik izatezko bikoteetara

Ohiturak aldatu dira. Duela zenbait urte, ezkontza zen bikoteen harremana sendotzeko gizartean onartutako bide bakarra. Ondoren, eztei zibilak ugaritzen hasi ziren. Gaur egun, ordea, gero eta gehiago dira ezkontza baztertu eta elkarrekin bizitzen hasten diren bikoteak. Legeek, ordea, ia ez diete eskubiderik aitortzen bikote hauei.
Gizartea aldatzen ari da, eta gizartearen aldaketaren ezaugarrietako bat agnostizismoa da, erlijio siniesmen eza, alegia. Hego Euskal Herrian, duela 27 urte, hau da, Franco hil aurretik, elizaz baino ez zegoen ezkontzerik, legeak hala agintzen zuen eta. Frankismoaren ondoren, ordea, ezkontza zibila onartu zen. Orduz geroztik, urtez urte, gero eta bikote gehiagok hartzen dute ezkontza zibilaren bidea. Esaterako, Nafarroako Estadistika Institutuaren datuen arabera, gaur egun, bertan ezkontzen diren lau bikotetatik batek eztei zibila aukeratzen du. EAEn beste hainbeste gertatzen da, izan ere, Eustat-en arabera, ezkondutako 4 bikotetatik bat eta erdik elizatik kanpo egiten du.
Adituen ustez, agnostizismoa da eztei zibilen hazkunkundearen arrazoi nagusia. Jakue Pascual soziologo donostiarraren hitzetan, "70eko hamarkadatik, gizartea sekularizatzen ari da. Are gehiago, nire ustez, jendea arrazoi fiskal eta juridikoengatik ezkontzen da batik bat. Egungo gizartea agnostikoa da, eta hori oso nabarmena da irakaskuntzan: egungo ikastetxe gehienak ez dira erlijiosoak eta litekeena da bertan ari direnak etorkizunean era zibiletik ezkontzea edo bestela, ez ezkontzea".
Bikoten Legea mahaigainean
Gaur egungo gizartearen beste ezaugarrietako bat aniztasuna da, eta aniztasun horretan, bada ezkontza ez, beste bide bat aukeratzen duenik; izatezko bikoteez ari gara. Datuen arabera, azken bost urteetan, izatezko bikoteek gora egin dute nabarmen. Iruñean, duela bi urte pasatxo sortu zen izatezko bikoteentzako errolda eta dagoeneko 1.000 bikotek izena eman dute bertan. EAEn izatezko 12.800 bikote daude eta autonomia erkidego horretako udalen erdiek bikoteontzako errolda dute.
Errealitate berri baten aurren gaude, beraz. Hala ere, legeak ezkontzatik kanpoko lotura hori baztertu du, oraingoz ez baitzaie, salbuespenak salbuespen, inolako eskubiderik aitortu eredu tradizionalekin bat ez datozen bikoteei.
Hala ere, bai EAEn, bai Nafarroan, erakundeek bikoteon egoera juridikoa ezkondutakoenarekin parekatzeko urrats garrantzitsuak eman dituzte azken boladan. Nafarroako Legebiltzarrak, esaterako, Bikoteen Legea onartu zuen duela bi urte. Dena dela, UPNk helegitea aurkeztu zuen eta epaiek ez dute oraingoz behin betiko ebazpenik eman. EAEri dagokionez, berriz, Bikoteen Legearen aurreproiektua aurten izango da eztabaidagai Gasteizko Legebiltzarrean.
Lege aurrerakoia
Bai Nafarroako legea eta baita EAEko aurreproiektua ere nahiko aurrerakoiak direla diote adituek. Izan ere, zenbait esparrutan, izatezko bikoteen eskubideak ezkondutakoen eskubideekin parekatu nahi dituzte: herentzia, pentsioak, adopzioa, zergak, osasuna eta lan eskubideak, besteak beste. Zer gertatuko litzateke, beraz, legeok onartuko balira?
"Gaur egungo gizartea laikoa da, baina ezkontzak, juridikoki behintzat,
abantailak eskaintzen ditu. Nire ustez, hori da bikoteek ezkontzeko duten arrazoi nagusia. Nire ustez, legeok onatuz gero ezkontzek behera egingo lukete eta gero eta jende gehiagok hartuko luke izatezko bikoteen aukera ", esan digu Joserra Landaprontajauregi psikologo bizktaitarrak.
Horra hor Bilboko Bikoarloak bikoteentzako harrera zentroko kidearen gogoeta. Ez da, ordea, iritzi hori duen bakarra. Askoren arabera, legeok onartu eta indarrean jarriz gero, epe luzera, izatezko bikoteak ugarituz joango dira, garai batean eztei zibilekin gertatu bezala. Horrela izango al da?

Nafarroako eta EAEko Bikoteen Legeen arabera, bertako 18 urtetik gorako edonork osatu dezake izatezko bikote bat, nahiz eta bikotekideetako bat atzerritarra izan. Bikoteok haintzat hartzeko ezinbestekoa da horretarako propio abian jarritako erroldetan izena ematea. Honako eskubideak aitortzen zaizkie izatezko bikoteei:
-Bikotea apurtuz gero, bikotekideetako batek pentsioa lor dezake.
-Bikoteek haurrak adoptatzeko aukera izango dute.
-Bikoteetako bat hilko balitz, besteak eskubideak izango ditu herentzian.
-Ogasunari, etxebizitzari eta osasunari dagokienez, bikoteok ezkondutakoen tratamendu bera jasoko dute.
-Baita administrazio publikoan ere.
-Lan esparruari dagokionez, lan arauak berak izango dira ezkondutako bikoteentzat eta izatezko bikoteentzat.
Bestalde, Ipar Euskal Herrian, PACS delako itunak arautzen ditu izatezko bikoteen eskubideak Dena dela, adituen arabera, itun horrek ez ditu ezkondutakoen eta ezkondugabeen eskubideak parekatu. Merkataritza kontratutzat har daiteke PACSa, izan ere, azaleko gaiak besterik ez ditu arautzen: etxeko alokairua, zergak eta abar.

Nafarroako legeak eta EAEko aurreproiektuak ez dute ezertxo ere esaten izatezko bikotekideen sexuari buruz. Beraz, homosexualek zein heterosexualek osa dezakete izatezko bikotea. Gauzak horrela, gayen eta lesbianen taldeak pozik daude azken urteotan berdintasuna lortzeko emandako urratsekin. Legeok oso aurrerakoiak dira. Bi erkidegootan, gaia arautzeko, gayen eta lesbianen eskaerak kontuan hartu dituzte. Hala eta guztiz ere, Nafarroari dagokionez, epaileek ez dute oraindik bertako legeari buruzko behin betiko erabakirik hartu. Ildo horretatik, UPNren jarrera salatu nahi dugu, jakinarazi digu Sergio Campo Hegoak elkarteko kideak.

Izatezko bikoteen gaia berri samarra da gure artean. Europako Batasunean, aldiz, aspaldi hasi ziren urratsak ematen izatezko bikoteak arautzeko. Gaur egun, Europako 11 estatutan izatezko bikoteei buruzko legeak indarrean daude: Suedia, Norvegia, Danimarka, Islandia, Finlandia, Holanda, Alemania, Belgika, Frantzia, Portugal eta Hungarian.

Bikoteen legearen abantailak

Gai eta lesbianak pozik

Eta Europan zer?