Ez gizon ez emakume: Argentinako identitate dokumentuetatik generoa kentzeko bidean daude

Ez gizon ez emakume: Argentinako identitate dokumentuetatik generoa kentzeko bidean daude Aurrera doa Argentinan genitaletako sexua identitatea definitzeko baldintza bakar bezala erabiltzen duen kategoria ezabatzeko lege proiektua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-gizon-ez-emakume-argentinako-identitate-dokumentuetatik-generoa-kentzeko-bidean-daude/@@download/image/222122w696h450.jpg
2019/12/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aurrera doa Argentinan genitaletako sexua identitatea definitzeko baldintza bakar bezala erabiltzen duen kategoria ezabatzeko lege proiektua.
Ez gizon ez emakume: Argentinako identitate dokumentuetatik generoa kentzeko bidean daude

Silvia Horne diputatuaren arabera bi aukera zurrun horietan sailkatzera behartuak gaude eta sexua itxura fisiologikoan oinarritzera. Egun ordea geroz eta pertsona gehiago dira ez direnak modu horretan identifikatzen.

Halere, oraindik bi markagailu soilik daude dokumentuetan. Zakilarekin jaiotzen diren pertsonei “gizonezko” markagailuan ezartzen zaie X bat, aluarekin jaiotzen direnak “emakumezko” bezala izendatzen dira. Egun ez dago beste aukerarik, beraz genitalen aurkako identitatea baldin badu pertsonak mutilatu beharra du edo binomio horretara egokitu halabeharrez.

NANean identitatea definitzeko baldintza bakar bezala genitaletako sexua erabiltzeak amaiera izan dezake Argentinan: lege proiektu batek dokumentuetatik sexuen kategoria ezabatzea proposatzen du. Legislazio Orokorreko komisiotik pasa da jada proposamena eta prest dago datorren usteko Kongresuko sesioetan eztabaidatzeko.

Onartuko balitz gizon edo emakume bezala definitzen diren pertsonak berdin jarraituko lukete, baina kategoria horiekin identifikatzen ez diren pertsonek eskubidea izango dute euren identitatea errespeta dezaten izan gizon, emakume, trans edo genero aldakorrekoa.

Egungo erregistroa ez da borondatez egiten, pertsonak behartuta daude bi aukera horien artean aukeratzera eta sexua itxura fisiologikoan oinarrituz definitzera. Kontzeptu hau ez da egian oinarritzen ordea, baizik eta aurretiaz erabakitako ideologia batean.

2012an hasi ziren hau ezbaian jartzen Genero Identitatearen Legearen berrespenaren ondoren. Lege honek dio generoa norberaren eraikuntza bat dela, bizipen sozial eta kulturalekin uztartzen dena eta biologiarengandik independentea dena.

Gizon-emakume binomioarekin bat egiten ez den kasuetan, bere egituraketa kontzeptuala ezbaian jarri beharrean ezabatu egingo da kategoria. Finean baldintza honek ez baditu inongo ondorio juridikorik eta halere sufrimendu eta tortura ugari eragiten diete binomi horretan identifikatuak sentitzen ez diren pertsonei.

Hurrengo pausoa lege proiektua lege bihurtzen da. Ikusirik Argentinako kongresua bizitzen ari den berrikuntza nahiak, aukera asko dago errealitate bihurtzekoa. Ea ba lortzen duten.