Ez, dirudienez ez dira glaziarra suntsitzen ari, kontzientziatzeko albiste faltsua da

Ez, dirudienez ez dira glaziarra suntsitzen ari, kontzientziatzeko albiste faltsua da WWF eta World Wildlife erakundeek berehala salatu dute. Irudia ikustea berak min ematen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-dirudienez-ez-dira-glaziarra-suntsitzen-ari-kontzientziatzeko-albiste-faltsua-da/@@download/image/excavaciones-k3eF--1240x698@abc.jpg
2019/09/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

WWF eta World Wildlife erakundeek berehala salatu dute. Irudia ikustea berak min ematen du.
Ez, dirudienez ez dira glaziarra suntsitzen ari, kontzientziatzeko albiste faltsua da

Burutzen ari diren hondeaketa lanak oso kezkagarriak dira: makinak 3.000 metroko altitudean dagoen izotza apurtzen ari dira, zer eta Austriako resort batek mendi ibilbide bat izan dezan! Wildspitzbahn bailara eta eskia praktikatzeko guneak konektatzen ditu leku horrek, eta glaziar hau "eraldatuz" glaziar bat duen Austriako eski estazio handiena bilakatuko litzateke.

Montagnes aldizkariaren arabera, 1.6 izotz hektarea ezabatuko dira gutxi gora behera sei eraikin berri sortzeko. WWF ONGak zabaldutako irudiak munduari bira eman dio eta zenbait adituk euren ahotsak altxa dituzten obra hauen aurka.

Sylvain Coutteran glaziologoaren arabera glaziar batek alpeetako tenperaturan eragin dezake, hain justu, horren erruz munduan pertsona asko ari dira jada desizoztearen ondorioak pairatzen. Austrian aldiz, glaziarra deuseztatzen ari dira. Protestara batu diren askok oroitu dute Suitzako mendietan desagertu zen “Pizol” glaziarra, aldaketa klimatikoagatik lurrundu zena. Merezi al du oporraldi batzuengatik horrelako altxor bat galtzea?

Ez, dirudienez ez dira glaziarra suntsitzen ari, kontzientziatzeko albiste faltsua da
WWF ONGak fake news bat sortu zuen. Halaxe baieztatu berri du sare sozialen bidez, bada dirudienez gezurra da.

Argazkian argi eta garbi azaltzen dira makinak glaziarraren gainean. Ingurugiroaren aldeko talde honek orain baieztatu duenez, ez ziren elurra kentzen ari ondoren eski pista bat eraikitzeko, baizik eta kontrakoa egiten ari ziren. Hau da, elurra jartzen.

WWF-ek zabaldutako argazkian ez da makinen mugimendurik ikusten. Argazkia beharrean mugikor sinple batekin grabatutako bideo bat izan bazen, glaziarra betetzen ari zirela ikusi ahal izango zen. Dirudienez, halaxe egiten duten orain dela 30 urtetatik behin uda bukatu eta neguko denboraldia prestatzeko.

Hala baieztatu dute Pitztaler Gletscherbahn eski estazioko arduradunak. Adierazpen horiei gehitu die oraingoz ez dela estazioa handitzeko lanik egin. Irudi honek munduari buelta eman dio orotariko zein prentsa espezializatua argitaratu delarik albistea.

WWFko Joseph Schrank bozeramaileak albiste faltsu hau sortzearen arrazoiak eman ditu:
“Urtero egiten den lana da pistak prestatzeko, baina New York-eko Klimaren Gailurra aprobetxatu nahi izan dugu atentzio toke bat emateko bertara hurbildu ziren agintari eta ordezkariei. Krisi klimatikoaren testuinguruan hauxe da eman nahi izan genuen mezua: benetan nahi al ditugu Austriako glaziarrak esplotatu? Gure ikuspuntutik arduragabekeria hutsa da.”

Gezurrezko albisteak izan duen entzutea ikusteak zer hausnartu ematen du. Dirudienez albistea larria iruditu zaigu, baina baita oso egingarria ere. Zer mundutan bizi gara ingurua zaintzea baino ingurua suntsitzea egiazkoagoa iruditzen bazaigu?