Euskarazko Udalekuak

Euskarazko Udalekuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskarazko-udalekuak/@@download/image/2009623364udalekuak.jpg
2012/12/13
berria
Euskarazko Udalekuak
Uribe Kosta eskualdeko Euskara Zerbitzuak euskarazko udalekuak antolatu ditu Sopelako gazteei zuzenduta. Izena emateko epea ekainaren 8an zabalduko da.

Euskarazko udalekuak Frias-eko kanpalekuan egingo dituzte, Gaztela Leongo herrialdean, Espainian. Bertan, espeleologia, arku-tiroa edota kirol-eskaladaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. Egonaldiok 13 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta daude, eta ekainaren 17an amaituko da izena emateko epea. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute 30 gaztetxorentzako lekua besterik ez dela izango. Hortaz, izena eman dutenen kopurua handiagoa bada, zozketa bidez aukeratuko dituzte nortzu joango diren. Informazio gehiago 94 676 26 74 zenbakira deituta.